Bilbao Exhibition Centre-k “Safe Tourism Certified” zigilua jaso du Covid-19ari aurre egiteko aplikatu duen osasun-protokoloagatik

Espainiako Kalitate Turistikorako Institutuak eremu segurutzat du BEC

Bilbao Exhibition Centre-k Espainiako Kalitate Turistikorako Institutuaren (ICTE) Safe Tourism Certified zigilua jaso du, COVID-19ari aurre egiteko ezarri duen osasun-protokoloagatik. Zigilu horrekin, eremu seguruaren bermea eta ziurtapena duten Estatuko biltzar- eta azoka-jauregien zerrendan sartu da BEC. Hain zuzen ere, BEC eta Santanderreko Biltzar Jauregia dira Kantauri itsasoko ertz osoan zigilu hori duten bi esparru bakarrak.

Maiatzetik BECek aplikatu duen protokolo zorrotzak alderdi hauetan jartzen du arreta: sarbideen kontrola, edukieraren kudeaketa prebentiboa, pertsonen zirkulazioaren eta gizarte-urruntzearen kontrola, instalazioen higienizazioa eta ingurumen-segurtasuna, eta agintari eskudunekiko eta osasun-zerbitzuekiko komunikazio eta koordinazio arina. Hortaz, BECen antolatzen diren ekitaldi guztiek neurri horiek aplikatu behar dituzte, eta, behar izanez gero, baita beste batzuk ere. Protokoloa prestatzeko, ICTEren beraren gomendioak hartu dira erreferentzia gisa, baita UFIk, AFEk, AIPCk eta EMECAk eskainitakoak ere.

Euskal azoka-esparrua aitzindaria izan da neurriak hartzen milaka pertsonako azterketak egin ahal izateko; esaterako, udaltzaingoaren eta ertzaintzaren lan-eskaintza publikoak, HABEren eta HAEEren hizkuntza-eskakizuneko probak, eta USBErenak. Halaber, BECen Batzar Zentroan hainbat enpresak egin dituzte biltzarrak eta bilerak; besteak beste, Energia Klusterrak, Iberquimiak eta Eroskik.

 

 

Konfinamenduaz geroztik azoka bat egin du jendearekin urriaren 17an eta 18an, Desembalaje, eta Zerupeko Gauak antolatu du, musika eta gastronomia uztartu dituen ziklo bat, zeinean  segurtasuna baloratu dute ongien bertaratuek.

Deialdi horietan guztietan egindako lana erabakigarria izan da ICTEren Safe Tourism Certified zigilua lortzeko. ICTEren zuzendaritza-batzordea sektore turistikoko patronal nazionalek, Turismoko Estatu Idazkaritzak, autonomia-erkidegoek eta Udalerri eta Probintzien Espainiako Federazioak osatzen dute.

 

 

 

-ek idatzirik|2020-12-09T12:19:25+01:004 de azaroa de 2020|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top