Bilbao Exhibition Centre-ren parte-hartzea IBTM World 2018 azokan

Datorren azaroaren 27 eta 28an, Bilbao Exhibition Centre-ko kongresu eta konbentzioen antolaketa-saileko hainbat ordezkari Bartzelonara joango dira IBTM World azokara bertaratzeko, MICE merkatuko (kongresuak, erakusketak eta pizgarriak) foro handienetakoa Europan. http://www.ibtmworld.com/

IBTM azokak ekitaldien antolaketa sektoreko 15.000 profesional baino gehiago erakartzen ditu urtero, horien artean sektoreko hornitzaile, helmuga, teknologia, planifikatzaile eta erabaki-hartzaile nagusiak daudela.

BEC-ak Eusko Jaurlaritzak aurkezten duen D10 standaren barruan hartuko du parte eta haren pabiloien eta “BEC! Batzarrak” kongresu zentroaren gune, gaitasun eta aukerak erakutsiko ditu. Halaber, ekitaldi ezberdinak antolatzen dituzten enpresen ordezkariekin elkartzeko bilerak aurreikusi dira, Alemania, Herbehereak eta Erresuma Batua bezalako herrialdeetatik datozenak, besteak beste.

IBTM azokak irauten dituen hiru egunetan zehar milaka B2B topaketa burutuko dira gonbidatutako erosleen eta azoka- eta kongresu-esparruen arduradunen artean. Gainera, ekitaldi profesional garrantzitsu honek networking programa zabal bat du, sektorean ematen diren berrikuntza eta joera berrien abangoardian mantentzeko.

-ek idatzirik|2021-04-14T17:10:56+02:0019 de azaroa de 2018|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top