Bilbao Exhibition Centrek kontzertuen formatu berria jarri du abian Luxua Aretoan

Larunbat honetan inauguratuko da ofizialki Airbourneren emanaldiarekin

Musikak geroz eta espazio gehiago hartzen ditu Bilbao Exhibition Centren. Dorreko jatetxeko terrazan egindako Zerupeko Gauak formatu arrakastatsuaren ostean, BECek proposamen berri bat jarriko du abian Luxua Aretoan kontzertu txikiak egiteko.

Apirilean proba-pilotua egin zuen Vhäldemar taldearekin eta 1.000 ikusle inguru izan ziren. Larunbat honetan, abenduaren 3an, 21:00etan, Airbourne ikuskizuna izango da Luxua Aretoan, eta formatu hau inauguratzeaz arduratuko da Australiako taldea. Bilbao Exhibition Centreko sarrera nagusitik sartuko dira ikusleak eta 19:00etan irekiko dira ateak.

BECeko dorreko 3. mailan dago Luxua Aretoa, eta aisialdirako aukera desberdin eta esklusiboa eskainiko du, akustika optimoarekin eta erosotasun guztiekin: 3 talde hartzeko gaitasuna duen backstagea, dutxak, produkzio-bulegoak eta wifia. Halaber, eskaintza gastronomikoa, merchandisinga eta arropa-zaindegia egongo da. 2.400 metro karratu eta 1.500 pertsonarentzako edukiera du. Hala, espazio garbi, polibalente eta multifuntzional hau ezin hobea da edozein musika-erregistrotako kontzertuak egiteko.

-ek idatzirik|2022-12-01T16:22:43+01:001 de abendua de 2022|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top