Bilbao Exhibition Centren egingo da Expovacaciones azokaren hurrengo edizioa, maiatzaren 6tik 8ra bitartean

Maiatzaren 6tik 8ra bitartean, Bilbao Exhibition Centre erakusketariek haien turismoguneak influentzia eremuko bidaiarien artean sustatu ahal izateko topagune bikain bihurtuko da. Hori dela eta, turismo arloan erreferentea den azoka honek sektoreko berritasun guztiak, ibilbide eta turismoguneekin lotutako azken proposamenak eta aisialdirako alternatiba berritzaileenak bilduko ditu. Aldi berean, gainera, denentzako aukerak eskainiko ditu.

Hala, beste urte batez, bisitariek haien udako, udazkeneko, neguko edo udaberriko ihesaldietarako gehien gustatzen zaiena in situ kontratatzeko, aukeratzeko eta inspirazio-iturri gisa erabiltzeko aukera izango dute. Euskadi, Andaluzia, Costa Brava, Galizia, Menorca, Extremadura… Estatuko ia komunitate autonomo guztiak eta nazioarteko zati bat, besteak beste Kuba, Maroko edo Portugal bildu arte elkartuko dira Expovacaciones azokan aurtengo edizioan beren lurraldeek eskaintzen dituzten bikaintasunak aurkezteko

Hain zuzen ere, azokako antolatzaileak egitarau zabala prestatzeko lanean ari dira bidaiak maite dituztenei era guztietako proposamenak eskaintzeko. Expovacaciones azokak, 42. edizioan, beste behin espazio esklusiboa izango du jarduerak, erakustaldiak eta konferentziak eskaintzeko ‘Experimenta & Saborea’ren barruan. Bertako protagonista nagusiak izango dira turismo gastronomikoa eta abenturakoa. Bidaiatzeko modu berri horiek gero eta jarraitzaile gehiago pilatu dituzte azken urteotan. Esperientzia horien bidez, ohiko zirkuituetatik kanpo txokoak, bazterrak eta aukera zaporetsuak ezagutu ahal izateko ibilbideak egiten dituzte.

Gainera, modu paraleloan eta egun berberetan, BECen Caraving azoka egingo da kanpinlarien kultura maite dutenentzako. Maiatzean egindako aurreko edizioak izan zuen harrera ona ikusita, gurpilen gaineko sektoreko enpresa nagusiek beste urte batez haien proposamen berritzaileak aurkeztuko dizkiete bisitariei: merkatuko azken ibilgailuak, ibilbideei eta atseden hartzeko geldialdiei buruzko informazioa, camping-etako eta resort-etako egonaldi guztiak eta abar.

-ek idatzirik|2022-03-25T13:44:41+01:0025 de martxoa de 2022|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top