PUMPS&VALVES Industria Prozesuetarako Ponpen, Balbulen eta Ekipamenduko Sistemen Nazioarteko Azokaren bosgarren edizioa egingo dute ekainaren 6tik 8ra Bilbao Exhibition Centren, +INDUSTRY 2023ren testuinguruan. Ekitaldi honek espazio espezializatu bat eskainiko du, eta fabrikatzaileek eta banatzaileek haien azken berritasunak erakutsiko dituzte bertan.
Zentzu horretan, enpresetako negozio arlo hauek egongo dira PUMPS&VALVES azokaren erakusketa eremuan: ponpa industrialak, ekipo eta osagai elektrikoak, kontrol-balbulak, balbulak, junturak eta zigilatzaileak, filtroak eta filtrazioak, konpresoreak, trukatzaileak, hoditeriak eta pipelineak, neurtzeko teknologia eta ekipamendua, testa eta kontrola, ekipo hidraulikoak, presio tankeak/ekipoak, zerbitzu industrialak, prozesamendu-ekipoak, etab.
Erakusketa eremuan newtworkinga egongo da; bertan, aukera izango da bezero posibleekin harremanetan jartzeko eta partner potentzialekin loturak sortzeko. Horrez gain, Innovation Workshops izeneko aurkezpen laburrak ere jasoko ditu PUMPS&VALVES azokak; berrikuntza teknologikoak, kasu praktikoak eta konponbiderik onenak aurkeztuko dituzte enpresa erakusketariek eta babesleek.
Ildo beretik, Pumps&Valves Talks tartea ere izango du azoka industrial honek. Fluidoen maneiuarekin eta prozesuen teknologiekin lotutako azken berriak erakusteko eta ezagutzeko aukera bikaina izango da; arrakasta-kasurik onenak, soluzio errealak eta martxan dauden proiektuak aurkeztuko dituzte puntako adituek.
Hala, espezializazio maila altua du PUMPS&VALVES azokak. Ondorioz, berritasunak erakusteko eta ikusteko erakusleiho handia izateaz gain, erakusketariek eta bisitari profesionalek kalitatezko kontaktuak ezartzeko aukera ematen duen topagunea da.
+INDUSTRY, AUKERAK BIDERKATZEKO AZOKAK BATZEN
PUMPS&VALVES azoka +INDUSTRYren baitan egingo da. +INDUSTRY herrialdeko fabrikazio aurreratuaren topagune nagusietako bat da. Gainera, horniduren eta burdineria industrialaren sektoreak erakusketa-espazio propioa izango du. BECeko pabilioietan aldi berean eta espazio berean bat egingo diren azokak: aipatu berri dugun PUMPS&VALVES azoka, ADDIT3D, Fabrikazio Aditiboko eta 3D Inprimaketako Nazioarteko Azoka; BeDIGITAL, Transforming Industry; MAINTENANCE, Mantentze Industrialaren Nazioarteko Azoka; eta SUBCONTRATACIÓN, Fabrikaziorako Prozezuen eta Ekipamenduen Nazioarteko Azoka.
Iruzkin bat utzi