Bueltan da Umeen Gabonetako Parkea

Abenduaren 17tik urtarrilaren 8ra bitarte Bilbao Exhibition Centren

Familietako txikienen Gabonetako ilusioa berriro ere protagonista bihurtuko da Bilbao Exhibition Centren abenduaren erdialdean. Bi urtez antolatu ezin izan ostean, Umeen Gabonetako Parkeak berriro ere 1., 3. eta 5. pabiloiko ateak zabalduko ditu abenduaren 17tik urtarrilaren 8ra bitartean. Denok zain geunden hitzordua da, berriro ere haurren, familien eta gazteen Eguberrietako agendara gehituko duguna.

Hala, PIN/UGP dibertsioa eta ikasketa oinarri dituzten proposamenez betetako 56. edizioa aurkezteko prestatzen ari da. Bertan, oinarrizko balioak bultzatzeko tailerrak eta jarduerak egingo dituzte. Aurreko edizioetan bezalaxe, Gabonetako Parkeak, beste behin, txikienen artean honako balio hauek aldarrikatu eta defendituko ditu: elkartasuna, zibismoa, berdintasuna, jasangarritasuna, bizitza osasungarria eta familia. Gainera, PIN/UGPk euskararekiko konpromisoa berretsiko du, zeharkako balio gisa, euskararen erabilera aldarrikatzera bideratutako ekimen ugarirekin.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Portu Agintaritzak, BBK Fundazioak, Athletic Fundazioak, Bizkaiko Suhiltzaileek, Eskubaloi, Saskibaloi eta Tenis Federazioek, Garbikerrek eta Euskadi Fundazioa, Bizkaibus edo Bilbao Basket bezalako erakundeek antolatutako jarduerak itzuliko dira. Atrakzio ugari ere itzuliko dira: Eurogiro con Humo, Wipe Out, Txiki Park, Olla, Take, Off, Ninja Dortokak, Popof Trena, Haurrentzako Noria, Ohe Elastikoak, Baby Cadenas, Trena, Mantxinsaltoa, Autotxokeen Haurrentzako Pista, Ollitas, Mini Canguro, Frozenen Konbinatua, Patrulla Canina Txirrista, Multiarcos, Wipe Out, Supercanguro edo Zezen Mekanikoa, besteak beste. Partaideen artean gustukoenetakoa den beste atrakzio bi ere, kart elektrikoena eta izotz-pista, ere bertan izango dira.

Ordutegi orokorra 11:00etatik 20:00etara bitartekoa izango da, abenduaren 24 eta 31 eta urtarrilaren 5ean izan ezik (11:00etatik 17:00etara bitartekoa izango da). Jaiegunetan (abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an) itxita egongo da, eta abenduaren 19tik 22ra bitartean, ordutegia 10:00etatik 19:00etara artekoa izango da.

Aurten, berritasun gisa, sarrerak webgune ofizialaren bidez erosi ahal izango dira: https://pin.bilbaoexhibitioncentre.com/eu/informazioa/fitxa-teknikoa/

 

-ek idatzirik|2022-11-24T12:50:56+01:0027 de urria de 2022|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top