Bueltan da WORKinn Talent Hub, estatuko industria arloko enplegu foro bakarra

Talentua identifikatzea eta enpresei profilik kualifikatuenak eskaintzea da WORKinn Talent Hub azokaren helburu nagusietako bat. Bilbao Exhibition Centren egingo da hurrengo edizioa, ekainaren 7tik 8ra, +INDUSTRY azokaren baitan.

Lehenengo aldiz, pabiloian kokatuko da industria arloko talentuaren eremu integral hau, eta honakoei zuzenduko zaie: aktibo dauden eta haien lan-baldintzak hobetu nahi dituzten profesionalak; langabezia-egoeran daudenak eta lan-merkatura itzuli nahi dutenak; eta azken ikasturte akademikoan dauden edo graduatu berri diren eta haien lehen lanaren bila ari diren ikasleak.

Honako enpresa eta erakunde hauek, dagoeneko, baieztatu dute WORKinn Talent Huben parte hartuko dutela: AFM CLUSTER; BIZKAIKO FORU ALDUNDIA – Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko saila – Dema Enpresa Garapena; FERCHAU SPAIN; IDDTEK, IDEKO; IMAN TEMPORING; EUSKO JAURLAITZA – LANBIDE – Euskal Enplegu Zerbitzua; LKS NEXT; LONTANA SA eta SARRALLE. Hala, enpresen, unibertsitateen, lanbide heziketako zentroen, hautaketa enpresa eta ABLE-en, garapen- eta enplegu-agentzien, ikasleen eta langileen arteko topaleku estrategiko bilakatuko da.

AFM Cluster for Advanced Manufacturingek eta Bilbao Exhibition Centrek antolatzen dute WORKinn Talent Hub, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesletza du.

-ek idatzirik|2023-05-02T12:29:53+02:002 de maiatza de 2023|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top