Azaroaren 3an eta 4an, DS – Decarbonized & Sustainable Industry azokak nazioarteko adituak eta enpresa liderretako ordezkariak bilduko ditu bere Knowledge eremuan, industria jasangarriagorako trantsizioaren gakoak aztertzeko. Programak ikuspegi praktikotik aztertuko du deskarbonizazioak, energia-eraginkortasunak, zirkulartasunak eta cleantech teknologiek industria-sarearen lehiakortasunean eta eraldaketan duten eragina.
Kongresuan izango direla baieztatu dute dagoeneko erreferentziazko nazioarteko hizlariek (Alemaniatik, Danimarkatik, Estatu Batuetatik, Greziatik eta Frantziatik iritsiko dira, besteak beste) eta Estatu mailako profesional entzutetsuek. Parte hartuko duten enpresen artean daude, besteak beste, Aclima, Afesa, Arcelormittal, Arteche, Bayer Hispania, Biscay Eco Aggregates, Boehringer Ingelheim Gmbh, CAF, Calcinor Servicios, Center For Research and Technology Hellas (Certh), Circular Valley, Danfoss, EPRI Europe DAC, Equipe Cerámicas, G. Otua, Gestamp, Fives North American Combustion Spain, Gulf Energy Catalyst, Guyot Energies, Heidelberg Materials, Institute of Ceramic Technology (ITC), Pepsico, Repsol, Sarralle, Sener, SHS- Stahl-Holding-Saar eta Spouted Bed, besteak beste.
Edukiak hiru ardatz nagusiren inguruan egituratuko dira: Teknologien Tracka, CO₂a atzitzea eta erabiltzea, energia termikoaren biltegiratzea, bero-ponpak eta hidrogeno berdea bezalako soluzioetan aplikazioan oinarrituta; Industriako Zirkulartasunaren Tracka, balio-kate osoa jorratuko duena: ekodiseinutik eta produktuaren bizitza luzatzetik hasi eta negozio-eredu berrietara, produktua zerbitzu gisa eskaintzera eta hondakinen balorizaziora arte; eta Sektoreen Tracka, hainbat sektoretan, hala nola fintzean eta erregai berriztagarrietan, siderurgian, zementuaren industrian, elikaduran eta zeramika-sektorean, deskarbonizazioak dituen erronka eta joerei eskainia. Programa osatzeko, eztabaida-guneak eta mahai-inguruak izango dira, esperientziak partekatzeko eta soluzio eta proposamen kolaboratiboen baterako sorrera sustatzeko.
Adituen batzorde teknikoak Kongresuaren edukien diseinua eta definizioa bermatuko ditu. Batzorde horretan Aclima, Basquenergy Cluster, EEE-Energiaren Euskal Erakundea, Iberdrola, Ihobe, Petronor/Repsol, SPRI eta Tecnalia daude, eta industriaren, energiaren, zirkulartasunaren eta cleantecharen esparruko eragile nagusien ikuspegi espezializatua eta adierazgarria eskainiko du.
DS Industryk beste bi eremu estrategikorekin osatuko du bere proposamena: Innovation eta Networking. Innovation guneak industria-eraldaketa bultzatzen ari diren soluzioak eta teknologiak erakutsiko ditu, erreferentziazko enpresa eta erakundeekin osatutako erakusketa eremuaren bidez, beteak beste: Basquenergy Cluster, Carlo Gavazzi, Grupo Agaleus, Iberdrola, KPMG, MAGNON (Ence), Petronor/Repsol, PwC, Sener, Stratenergy (Grupo Velatia), Tecnalia, Técnicas Reunidas, Veolia, Zabala Innovation eta Zabalgarbi. Workshopak, poster teknikoak, startup eta ekintzailetzarako gunea eta talentuaren hub-a izango dira ere esparru horretan. Bestalde, Networking guneak ekosistemako eragileen arteko harremana eta lankidetza sustatuko ditu B2B topaketen, DS Awards sarien, gala-afariaren eta afterwork drink-aren bidez. Azaroaren 5ean, programa Euskadiko erreferentziazko industria-lantegietara eta -instalazioetara egingo diren bisita teknikoekin osatuko da.
DS Industry 2026 Bilbao Exhibition Centrek antolatzen du, eta honako hauen babesa du: Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzarena erakunde mailako bazkide gisa; Iberdrola eta Petronorrena, Platinozko babesle gisa; KPMGrena, Urrezko babesle gisa; eta Aclima, Basquenergy Cluster, EEE-Energiaren Euskal Erakundea, IHOBE, Net Zero Basque, SPRI Taldea eta Tecnaliarena, Sektoreko bazkide gisa.
Iruzkin bat utzi