Egurtek 2020 azokaren batzorde teknikoak bere lehenengo bilkura egin du

8.edizioa urriaren 14an eta 15ean izango da

Egurtek 2020ek, Zurezko Arkitektura eta Eraikuntzaren Nazioarteko Foroaren Batzorde Teknikoak, berriki egin du bere lehenengo bilkura Bilbao Exhibition Centre-ko instalazioetan. Bertan hartu dute parte, besteak beste: Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak, BEC, Baskegur, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, Euskal Herriko Ingeniari Industrialeko Elkargo Ofiziala, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa, Unibertsitate Eskola Politeknikoa (UPV/EHU), HAZI eta Infoedita. Balantze positiboarekin itxitako 2017ko iragan edizioa gainetik berrikusi ondoren, non 11 herrialdetatik etorritako 1.149 biltzarkide eta bisitari profesional elkartu ziren, hurrengo kanpainako irudia aurkeztu zen. Data planteamendu berria biltzen da liburuxka berriaren diseinuan: Egurteken zortzigarren edizioa 2020ko urriaren 14an (asteazkena) eta 15ean (osteguna) izango da.

Arkitekturaren munduko profesional ospetsuek eta zuraren sektoreko punta-puntako enpresak elkartuko dira topaketan. Eraikuntza jasangarriaren esparruan oso ongi kokatuta dagoen eta ekonomikoki gero eta sendoagoa den sektore honen dinamismo handia agerian geratuko da azoka osatzen duten arlo guztietan: Kongresua eta Jardunaldi teknikoak, Erakusketa-gunea eta Sariak.

Zentzu horretan, Egurtek kongresuak baditu dagoeneko hizlarien lehenengo proposamenak; aurten, emakumeen partaidetza sustatzearen alde egingo du, eta Pritzker saria duen arkitekto baten hitzaldia izango du ere. Bestetik, Egurteken Jardunaldi Teknikoak bi bloke handiren inguruan egituratuko dira: prestakuntza eta bioekonomia. Horretarako, Euskadin basogintza sektorearen garrantziaren aldeko edukien programa batekin egingo da lan, zeinak berrikuntzarekin konpromisoa duen, eta jardunbide egokien hainbat adibide eskainiko dituen. Ekitaldiaren beste atal aipagarrietako bat sarien 5. edizioa da. 2012an sortu zirenetik, sariek gero eta garrantzia handiagoa joan dira hartzen sektorean eta gaur egun arkitektoentzat, ingeniarientzat eta arlo horretako profesionalentzat ezinbesteko topaketa bihurtu da.

Beste hainbat ekintzaz gain, batzorde teknikoak sustapen plan batean jarraituko du lanean. Helburua Egurtek arkitekturarekin lotutako ekitaldi garrantzitsuenetan sustatzea da, Mugak ekitalditik hasita, Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienala.

Bilbao Exhibition Centre-k Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren eta Baskegurren -Euskadiko Zuraren Elkartea- laguntzarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren babesarekin antolatu du Egurtek 2020.

-ek idatzirik|2019-10-04T16:49:08+02:004 de urria de 2019|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top