Egurtek 2022 sarien erakusketa inauguratu da

Gaur goizean inauguratu da Egurtek Sarien Erakusketa, Euskadiko Arkitektura Institutuan, Donostian. Aldi baterako ikusgai egongo dira seigarren edizio honetara aurkeztutako 76 lanak. Sari-banaketa urrian izango da, Egurtek Nazioarteko Zuraren Arkitektura eta Eraikuntza Foroan zehar.

Honako hauek parte hartu dute inaugurazioan: Mario Goffard, Bilbao Exhibition Centreko Merkataritza eta Marketing zuzendaria; Patxi Chocarro, Egurtek 2022 Sarien presidentea eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko dekanoa; Oscar Azkarate, Baskegurreko zuzendari nagusia; eta José Ángel Medina, Euskadiko Arkitektura Institutuko zuzendaria.

Honako hauek izan dira Egurtek sariak jaso dituzten proiektuak: Casa Porta Trinitat, Manuel Sánchez-Villanueva eta Carol Beuterrena – Bartzelona (Bertako Egurra-Basque Quality kategoria); Last Chance For A Slow Dance, Beñat Saratxaga eta Gentzane Goikuriarena – Larrabetzu, Bizkaia (Bois/Egurra/Madera – BEM kategoria); Viviendas Sociales, Marta Peris eta José Manuel Toralena – Cornellà de Llobregat, Bartzelona (Eraikuntza kategoria; kategoria honetako accesita Casa Porta Trinitat proiektuarentzat izan da); Casa Pris, Óscar Andrés eta Iván Andrésena – Vigo, Pontevedra (Interiorismo kategorian; accesita Ignacio Olite eta Koldo Fernándezen Laying Box proiektuak lortu du – Pamplona, Nafarroa); Mesa Laga, Silvia Ceñalena (Produktuaren Diseinua kategoria); Tectónica.Archi, José María Marzorena; eta Revista Aitim, José Enrique Perazarena (Argitalpena kategorian). 2012an Egurrezko Arkitekturaren Sariak sortu zirenetik, kalitate handiko ehun proiektu inguru aurkezten dira edizio bakoitzean, eta sektoreko aitorpenik ospetsuenetako bat bilakatu da.

Aurkeztutako lan bakoitzak balioa ematen dio egurrari, eraikuntza jasangarriaren baitan. Arkitekturak funtzio eraldatzailea du, eta gizartearen eta banakoen ongizatera bideratutako forma berrietara mugitzen ari da. Sariek garrantzi handia dute Euskadiko egurraren sektorearentzat. Ebazpenaren berri online eman zuten, orain dela gutxi. Hortaz, Egurtekek funtzio garrantzitsua du ingeniariei eta arkitektoei zuzendutako dibulgazioari eta prestakuntzari dagokionez, gero eta joera handiagoa baitago eraikuntza jasangarriaren aldeko apustua egiteko. Gainera, aurkeztutako proposamen guztiak panelen bidez ikusgai izango dira bertan. Sariez gain, foroan kongresu garrantzitsu bat egingo da eta Estatu mailako eta nazioarteko (Austria, Herbehereak, Portugal eta Danimarka, adibidez) lehen mailako adituek hartuko dute parte. Erakusketa eremua eta jardunaldi teknikoak ere antolatuko dira bertan.

Erakusketa irailaren 11ra arte egongo da zabalik, eta honako ordutegi hau izango du: asteartetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara; larunbatetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; igandeetan, 11:00etatik 14:00etara.

-ek idatzirik|2022-07-05T13:53:23+02:0025 de maiatza de 2022|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top