Egurtek 2022 sarien VI ediziorako epea zabalik

Proiektuak aurkezteko epemuga otsailaren 28a da, 12:00ak arte

 

Egurtekek, Zurezko Eraikuntza eta Arkitekturari buruzko Nazioarteko Foroak, bere sarien VI edizioan izena emateko epea zabaldu du; bertan obrarik onenak nabarmenduko dira sei kategoriatan: Eraikuntza, Barne-dekorazioa, Produktuaren Diseinua, Local-Basque Quality Zura, Argitalpena eta BEM (Bois/Egurra/Madera), azken sari hori 2020an eman zen lehenengo aldiz. Lanak aurkezteko epemuga otsailaren 28a da, 12:00ak arte.

2012an sortu zenetik, Zurezko Arkitekturako Sariek urtero kalitate handiko ehun bat proiektu jasotzen dituzte eta sektoreko aitortzarik entzutetsuenen artean kokatu dira. Egurtekek bere VI sariak banatzeko ekitaldia hartuko du eta parte-hartzaileen panelak azokaren komertzial-gunean erakutsiko dira.

Bilbao Exhibition Centre-k Egurteken bederatzigarren edizioan lanean dihardu, arkitektoentzako eta zurezko eraikuntzaren arloko beste profesionalentzako saihestezina den hitzorduan, alegia; Ekitaldia 2022ko urriaren 19an eta 20an izango da Bilbao Exhibition Centre-n. BECek berak antolatu du Egurtek, Baskegur-en (Euskadiko Egurraren Elkartea) eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren laguntzarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren babesarekin.

-ek idatzirik|2022-01-14T12:53:24+01:0014 de urtarrila de 2022|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top