WORKinn BECera itzuliko da ekainaren 3an, 4an eta 5ean, + INDUSTRYren baitan. Estatu mailan 2025. urte honetan smart manufacturingaren inguruan egingo den topaketa handienean talentua eta industria lotzea izango du helburu ekimenak.

WORKinn Talent Hub-en Enplegu Foroa ekainaren 4 eta 5ean egingo da, eta 20 enpresa baino gehiago bilduko ditu. Hauek izango dira horietako batzuk: Siemens Gamesa, Renfe, H2SITE, LKS eta Lontana Group. Gainera, Heidelberg Materials izango da enpresa babeslea. Horiek guztiek zuzeneko informazioa emango dute beren hautaketa-prozesuei buruz, gaur egun industrian gehien eskatzen diren profilei buruz eta 300 lan-eskaintza baino gehiagori buruz.

Gainera, + INDUSTRYk irauten duen hiru egunetan Inspire gunea bisitatu ahal izango da. Horrek ukitu interaktiboa emango dio formatuari. Zazpi lan-estaziotan zeharreko ibilbidea izango da. Han, teknologiak industriaren sektorean sartu dituen aldaketak ezagutu ahal izango dituzte bertaratzen direnek. Bisky Team, Indart3D, Samylabs, Camp Tecnológico, Formula Student Bizkaia, Optimus3D eta 3DZ enpresak izango dira parte-hartzaileetako batzuk.

WORKinn talentua eta industria lotzeko parekorik ez duen ingurunean egingo da: +INDUSTRY. Azoka honek ibilbide osoa eskainiko du fabrikazio industrialerako funtsezko prozesu guztien inguruan. Hala, sektore estrategikoetako milaka profesionalen arreta erakarriko du.

WORKinnen xede diren profiletako bat da beren lan-egoera hobetu nahi duten eta aktibo dauden profesionalek osatzen dutena. Gainera, egitasmoa lan-aukera berrien bila ari diren langabetuei, azken ikasmailetako ikasleei eta titulatu berriei ere zuzenduta dago.

WORKinn Talent Hubek Bizkaiko Foru Aldundiaren, Lanbideren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren lankidetza du partner instituzional gisa, eta AFM Cluster for Advanced Manufacturing-ek eta Bilbao Exhibition Centrek antolatzen dute.