Era guztietako ospakizunetarako proposamen berritzaileenak izango dira Celebra! azokan

Azaroaren 3tik 5era bitarte Bilbao Exhibition Centren

Celebra! berriro ere Bilbao Exhibition Centren izango da azaroaren 3tik 5era bitartean edozein ekitaldiren antolaketarekin lotutako azken proposamenak eta joerak jasotzeko. Azoka beren ospakizun garrantzitsuenetarako ideia eta zerbitzu bila ari direnentzako hitzordu inspiratzailea izango da. Ezkontza, urtebetetze-jai, urteurren, enpresa-topaketa edo beste edozein ospakizun berezitarako… CELEBRA! azokak dekorazioarekin, modarekin, sukaldaritzarekin edo entretenimenduarekin lotutako azken joerak ezagutu ahal izateko gune bikaina eskainiko du.

Aurten, gainera, Celebra!k erakusketariek parte hartzeko formatua aldatu du eta sektore guztientzako proposamen modernoagoa, berritzaileagoa eta eskuragarriagoa eskainiko du. Standaren diseinu-planteamendu horri esker, enpresa mota guztiek Celebra! azokan duten partaidetzari probetxu handiagoa atera ahal izango diote. Hala, aukera berriak sortuko dira eta erakusketari bakoitzak bere berezitasuna dela eta nabarmentzeko eta publiko zabalagoarekin konektatu ahal izateko plataforma bihurtuko da. Hori guztia, gainera, kokapen berrian egingo da. Horrek erakusketarien zein bertaratzen direnen esperientziari dotorezia-puntua emango die. Horregatik, bere balioaniztasuna eta dotoretasuna direla eta ezaguna den Luxua pabilioia bihurtuko da topaketa honen agertoki berri. Bertan, xehetasun txikienak ere asko zainduko dira.

Hiru egunez, Celebra! azokak sektore askotako enpresen proposamen ugari bilduko ditu: bidaia-agentziak eta itsas bidaien agentziak; estetikako, edertasuneko eta ongizateko zentroak; ikuskziunak eta emanaldiak; sukaldaritza; ibilgailuak, ezkontza-moda eta ospakizunetarkao arropa; ezkontza eta ekitladien antolatzaileak; dekorazioa, altzariak eta etxeko gauzak; ezkontza-opariak eta gonbidapenak, edo oinetakoak, besteak beste.

Azoka erakargarria izango da, eta bisitariei merkatuko eskaintza espezializatu guztia eta jardueren egitarau osoa ezagutzea ahalbidetuko die.  Gainera, eskaintza komertzialaz gain, azokarekin batera, beste hainbat ekintza ere egingo dira: desfileak, azken joeren aurkezpenak, Celebra Talks delakoak, aholkularitzako eta bruncheko saioak adituekin eta abar.

-ek idatzirik|2023-06-27T10:25:18+02:0027 de ekaina de 2023|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top