Errumaniak bikaintasun diploma eman dio BEC-eri

Argazki-oina: Marian Popescuk (eskuinean) Xabier Basañezi (ezkerra) Bikaintasun Diploma ematen dio Petre Emanoi Neaguren, Errumaniako Buzau (erdigunea) barrutiaren presidentea, eta José Ángel Corresen, Bilboko Merkataritza Ganberaren Presidentearen, aurrean.

Errumaniak Bilbon duen kontsul nagusiak, Marian Popescuk, Xabier Basañezi eman zion saria

Errumaniak Bilbon duen kontsul nagusiak, Marian Popescuk, Bilbao Exhibition Centre-eri bikaintasun diploma eman dio aste honetan bere “jarduera nabarmenagatik eta Errumaniako balioak eta nortasuna mantentzen, sendotzen eta sustatzen laguntzeagatik”. Sariak BECen ospatutako Expovacaciones azokaren azken edizioan Errumaniaren parte hartzea gonbidatutako herrialde gisa aintzatesten du.

Bilboko Plaza Biribilean dagoen Errumaniako Kontsulatu Nagusian egindako sariaren entregara BECeko zuzendari nagusia, Xabier Basañez, joan zen. Pozik agertu zen aintzatespen honengatik. “Errumaniak gure bisitarien interesa piztu zuen eta hauek herrialde honen kultura transmititzeko egindako ahalegin handiaren lekuko izan ziren. Primerakoa litzateke BEC eta herrialde honen arteko harremana industria bezalako beste esparru batzuetara zabaltzea”, esan zuen Basañezek.

Errumaniak pasa den maiatzean Expovacaciones azokaren azken edizioan herrialde gonbidatu gisa parte hartu zuen. Hark antolatutako gunean haren hiru eskualde nagusien kultura sustatu zituen: herrialdearen erdiko Transilvaniako meseta; Karpatoak, erdiko meseta inguratzen eta ipar eta hegoalderantz hedatzen diren mendiak eta, azkenik, mendebaldeko zein ekialdeko behe-lurrak. Ildo beretik, Errumaniako ordezkariek Expovacaciones azokan dastatze eta kultura-jardueraz beteriko programa aurkeztu zuten. Jarduera horietako bi eskultura artisautza tailerra eta arropa tradizionala egiteko tailerra izan ziren.

BECek Gonbidatutako Herrialde enblema ezarri zuen, Expovacaciones azokako bisitarientzat oso erakargarriak ziren herrialdeetako Turismo Bulegoei euren proposamen turistikoen eskaintza zabala eta xehatua aurkezteko eta jarduera kultural eta ludikoak eskaintzeko aukera emateko, besteak beste gastronomia, musika eta artisautzarekin lotutakoak.

-ek idatzirik|2019-01-11T13:33:19+01:0011 de urtarrila de 2019|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top