Europako industriaren eta ETEn erdigunea 2023ko azaroan

Bilbao Exhibition Centre Europako industriaren eta ETEn erdigunea bihurtuko da azaroaren 13tik 17ra, European SME Week 2023 ekitaldiarekin. Europako Batzordeak sustatutako ekitaldia da eta Europar Batasuneko Batzodearen Espainiako Presidentetzaren baitan egingo da 2023ko bigarren seihilekoan.

SPRI Taldeak, Garapen Ekonomikoaren, Jasangarritasunaren eta Ingurumenaren Saileko erakunde publikoak koordinatuko du hitzordua eta, aldi berean, Basque Open Industry 2023 ekitaldia egingo du. Topaketa erakusleiho positiboa izango da Europari Euskadiko ekosistema industrial eta teknologiko publiko-pribatua erakusteko.

Bestalde, European SME Weekek goi mailako plataforma bat eskainiko du ekintzailetza sustatzeko, ETE-ei laguntzeko eta enpresen lankidetza bultzatzeko Europa mailan. Testuinguru horretan, SMEren Urteko Batzarra egingo da BECen azaroaren 13tik 15era, eta, besteak beste, Europa osoko enpresa txiki eta ertainetako ordezkariak, ekintzaileak eta politikako adituak bilduko ditu, enpresen garapenarekin, berrikuntzarekin, digitalizazioarekin, finantzaketarako sarbidearekin eta Europako ETE-ek dituzten beste erronka batzuekin lotutako alderdiak eztabaidatzeko. Marko horren barruan egingo da azaroaren 14an European Enterprise Promotion Awards sarien 17. edizioaren sari-banaketa.

Batzarraren itxieraren ostean, 15etik 17ra, Enpresen Europako Sarearen Konferentzia (Europe Enterprise Network, EEN) egingo da eta sareko bazkideak, EBko erakundeetako ordezkariak eta kanpoko funtsezko aldeak bilduko ditu enpresa txiki eta ertainen behar aldakorrak eztabaidatzeko.

-ek idatzirik|2023-06-27T12:56:08+02:0027 de ekaina de 2023|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top