Bilbao Exhibition Centre izango da berriro ere Euskal Encounterren agertokia 5. pabiloian. Uztailaren 25etik 28ra bitartean egingo da 32. edizioa, lau egunez ezagutza teknologikoa trukatzeko helburuarekin. 96 ordu horietan, era guztietako 150 jarduera baino gehiago egingo dira: prestakuntza-ekintzak, ekimen solidarioak eta parte-hartzaileen arteko lehiaketak. Tamaina, parte-hartzaile kopuru eta beteranotasunari dagokienez, ezaugarri horiek dituen Estatuko topaketa nagusia da hau.
Antolatutako 30 tailer eta hitzaldi baino gehiagotan, gaurkotasun teknologikoarekin zerikusia duten gaiak landuko dira, hala nola, adimen artifiziala, erantzun adimendunak, zibersegurtasuna edo bideo-jokoen sektorea. Guztiak doakoak izango dira eta interesa duen edonorentzat zabalik egongo dira.
Euskal Encounterrek betiko atalak izango ditu aurten ere, hala nola, sormen digitala, hardwarea, software librea, jokoak eta programazio ludikoena biltzen duen beste jarduera batzuk.
Informazio gehiagorako: https://ee32.euskalencounter.org/
Iruzkin bat utzi