Euskal Energia Klusterraren Hidrogenoaren Teknologiei buruzko jardunaldi hibridoa

Urriaren 6an egin zen Hidrogenoaren Teknologiei buruzko jardunaldiak ehundik gora parte-hartzaile bildu zituen bi eszenatokitan banatuta: BECeko 1. aretoko presentziala, 50 pertsona baino gehiagorekin, eta telematikoa, ekitaldia streaming bidez z eman baitzen, 57 parte-hartzaile ingururekin.

Euskal Energiaren Klusterrak (Basque Energy Cluster) antolatutako ekitaldian SPRIk eta ACEk parte hartu zuten, bai eta lehen mailako enpresek ere, hala nola Ibredrolak, Nortegasek, Senerrek, Idomek, Irizarrek, CAFek eta Orklik. Topaketak balio izan zuen martxan dauden eta sektorearentzat oso interesgarriak diren proiektuak eta ekimenak identifikatzeko, baita eragile guztien arteko lankidetzak aukerak modu kolektiboan jorratzeko duen garrantzia nabarmentzeko ere.

Ekitaldiak coffee break bat izan zuen, araudi soziosanitarioari egokitua. Horrela, catering-ean erabilitako altzariak ugaritu egin ziren eta elikagaiak banaka zerbitzatu ziren. Atsedenaldi horretan, bertaratutakoek iritziak trukatzeko eta topaketak ixteko aprobetxatu zuten, networking interesgarria bultzatuz.

-ek idatzirik|2021-04-14T17:09:30+02:0014 de abendua de 2020|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top