Euskal enpresek BEC aukeratzen dute beren ekitaldietarako

Euskal enpresek BEC aukeratzen dute beren ekitaldietarako BEC aukeratu dute Tubos Reunidos, Uniport Bilbao edo Euskal Autonomia Erkidegoko Energia Klusterra enpresek urteko azken hilabeteetan biltzarrak eta bilerak egiteko.

Iraileko lehen hamabostaldian BECeko Kongresu Zentroak topaleku gisa funtzionatu du Tubos Reunidos-ek antolatutako hiru bileretan. Bilera horietan, sozietatearen eta industriaren berrantolaketaren xehetasunak eta merkataritza-plan berriak azaldu ziren. Halaber, espazio horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Energia Klusterrak (ACE) irailaren 30ean eta Uniport Bilbao-k (Bilboko Portuko Klusterra ordezkatzen duen elkartea) urriaren 26an egindako batzar orokorrak hartuko ditu.

Ekitaldi guztiak Auditorioan izango dira, eta Bilbao Exhibition Centrek segurtasun-protokolo zorrotz bat aplikatuko du. Protokolo horrekin, Espainiako Kalitate Turistikorako Institutuaren (ICTE) Safe Tourism Certified zigilua jaso zuen.

-ek idatzirik|2021-09-23T10:52:10+02:0023 de iraila de 2021|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top