120 enpresa erakusketarirekin baino gehiagorekin ospatuko ditu Expobodas 2018k zilarrezko ezteiak

Urriaren 5etik 7ra Bilbao Exhibition Centren

Bilbao Exhibition Centrek Expobodas erakusketa antolatuko du berriz urriaren 5 eta 7 bitartean. Expobodas ospakizunetan espezializaturiko produktu eta zerbitzuetako erakusketa da, eta oraingo ekitaldian (hiru aste eskas falta dira hasiera emateko) 120 enpresa erakusketarik parte hartuko dutela baieztatu dute, horietako 33 lehenengo aldiz izango dira bertan.

Besteak beste, ezkontza-, jaunartze-, bataio-, agur- eta urteurren-ospakizunekin loturiko azken joerak eta proposamenak erakutsiko dituzte enpresa horiek guztiek. Bizkaiko erakusketariak ez ezik, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa, Errioxa, Asturias, Burgos, Madril eta Bartzelonakoak ere izango dira BECen.

Aurtengoa Expobodasen 25. edizioa izango da, eta erakusketak puntako enpresa ugari bilduko ditu BECeko 2. pabiloian. Ordeztutako sektoreak ere asko izango dira: argazkilaritza, bideoa, automobilak, bidaia-agentziak, bitxitegiak, catering-enpresak, finkak eta lokalak, hotelak, jatetxeak, Djak, magia-ikuskizunak, estetika-zentroak, kosmetika eta ile-apainketa, loradendak, opari egiteko artikuluak, sukaldaritza-enpresak eta zeremonia-arropa. Horren harira, aipagarria da Pronovias eta Hugo Boss moda-enpresa entzutetsuak (nazioarte-mailan ezagunak) bertan izango direla, baita Javier de Juana eta Oskar López jostun bizkaitarrak ere (Espainiako Jostunen Klub esklusiboko kideak) .

Aipatutakoaz gain, beste hainbat jarduera egingo dira Expobodasen, hala nola, magia-ikuskizunak, falkoneria-erakustaldiak, ezkontza-bals eskolak eta ile-apainketa, makillaje eta manikura saioak. Halaber, bertaratutakoek Expobodasen zilarrezko ezteiak ospatzeko aukera izango dute, hain zuzen ere, erakusketarako propio apaindutako (frutekin) photocall batean.

Bestalde, larunbatean nahiz igandean, zenbait moda-desfile egingo da (ezkontza-, lehen jaunartze- eta festa-arropa erakusteko) pabiloian egongo den pasarelan. Agertoki horretan bertan, igandean, urriaren 7an, 19:00etan, 12.000 € zozkatuko dira (5 saritan banaturik -6.000, 3.000, 1.500, 900 eta 600 euro-), ekitaldian parte hartuko duten enpresen produktuak eta zerbitzuak erosteko. Horrela, antolakuntzak ezkongaien bertaratzea saritzeko eta ezkontza-ospakizunaren kostua merkatzen laguntzeko xedeari eutsiko dio.

Erakusketarako sarrera doakoa izango da aurretik expobodasbilbao.com web-orrian izena eman eta gonbidapena deskargatuz gero. Gonbidapenik eduki ezean, sarrerak 2 € balioko du pertsona eta egun bakoitzeko. 13 urte arteko haurrak dohainik sartuko dira azokan.

-ek idatzirik|2018-09-24T11:43:03+02:0021 de iraila de 2018|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top