Expovacaciones 2016, maiatzaren 6tik 8ra Bilbao Exhibition Centren

Azokan helmuga turistikoen ordezkaritza zabala eta bisitari guztientzako jarduerak izango dira.

Maiatzaren 6tik 8ra, Bilbao Exhibition Centren Expovacaciones azokaren beste edizio bat izango da; bertan, autonomia-erkidego eta herrialde ugari bilduko dira nazio-mailako eta nazioarteko bidaietan azken joerak eta esperientziak aurkezteko, baita aisialdi eta denbora libreako aukerarik berritzaileenak ere.

Expovacacionesen, guztira, 161 erakusketarik hartuko dute parte, hainbat autonimia-erkidego eta herrialdetatik etorriak beren eskaintza turistikoa sustatzeko asmoz. Nazio-mailako opor-eskaintzari dagokionez, ondoko erkidegoak izango dira azokan: Asturias, Kantabria, Euskadi, Nafarroa, Gaztela-Leon, Aragoi, Madril, Gaztela-Mantxa, Valentziako Erkidegoa, Murtzia, Andaluzia, Balearrak eta Kanariar Uharteak. Horrez gain, Galizia Coruñako Diputazioak ordezkatuko du; Extremadura Cacereseko probintziak; eta Kataluniak Costa Bravako (Girona) eskaintza, Bartzelonako probintziakoa eta Costa Dauradako hainbat herritakoa sustatuko ditu.

Inaugurazio ofiziala ostiralean, maiatzaren 6an, izango da, 12:00etan, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburuorde Itziar Epalzaren eskutik. Azokak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa dauka.

Aurreko edizioetan bezala, Expovacaciones azokak % 5eko deskontua bermatuko du bidaia bat erosteko orduan, Eroski eta Viajes Ikea bidaia-agentzietan eginez gero, eta deskontu hori produktuen katalogoekin eta eskaintzekin batera erabili ahal izango da azokak iraungo duen hiru egunetan, gehienez 500 eurora bitarte.

Egun baterako sarreraren prezioa, ekitaldi guztietara sartzeko eskubidearekin, 5 €-koa izango da, “MAI BIER EXPERIENCE” garagardo-azokan dastaketa baterako 3 €-ko txartel bat barne. 10 urtera bitarteko haurrak dohainik sartu ahal izango dira. Horrez, gain hemen bisita egin ezkero, sarreran aplikatzeko 1 €-ko deskontu-flyerra eskuratu ahal izango da, ezingo dena erabili beste eskaintza batzuekin batera. Ilara saihestu nahi izanez gero, sarreren salmenta-zerbitzua hemen.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo helbide honetara: https://expovacaciones.bilbaoexhibitioncentre.com/

-ek idatzirik|2016-05-04T16:49:33+02:002 de maiatza de 2016|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top