Expovacaciones 2018 azokan, BECeko Dorrerako kronoeskalada egingo da, 626 eskailera-maila igota

Aurten, Expovacaciones azokak jarduera berria dakar: “I Torre BEC Extreme”. Bizkaiko Atletismo Federazioak babestuta, BECeko dorrerako kronoeskaladan guztira 626 eskailera-maila eta 19 solairu igo beharko dira.

Maiatzaren 5ean izango da, 16:30etik aurrera. Parte-hartzaileak, zeinak 30 segundotik behin bakarka abiatuko diren, 2. solairuan hasiko dira igotzen, eta lasterketa dorreko terrazan amaituko dute. Denek igo beharko dituzte esparru barruko eskailera guztiak.

Izena emateko epemuga maiatzaren 3a da, eta gehienez 400 parte-hartzaile izango dira. Prezioa 10 eurokoa da, eta bi kategoria izango dira, gizonezkoena eta andrazkoena, non lehen hiru sailkatuak sarituko diren. Ausart guztiek bidaia baten zozketan parte hartuko dute, eta Expovacaciones 18 azokarako gonbidapen bat ere emango zaie opari.

-ek idatzirik|2018-04-19T11:20:31+02:0019 de apirila de 2018|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top