Expovacaciones maiatzean itzuliko da erakargarrienak diren helmuga turistikoak aurkeztera

Azokak opor-eskaintza handia izango du, hainbat autonomia-erkidego eta herrialdeetatik ekarritakoa

Bilbao Exhibition Centrek Expovacaciones azokaren edizio berri bat aurkeztuko du maiatzaren 6tik 8ra arte. Bertan, bidai nazional eta internazionalen inguruko joera eta esperientzia desberdinak erakutsiko dira, aisialdi eta denbora libreko alternatiba berritzaileenaz gain. Azokak bidai agentzietako ordezkariak, handizkariak, garraio konpainiak, erakunde ofizialak, hotelak, hedabideak, camping eta caravanning, eraikuntza enpresak eta turismo enpresak batu egingo ditu, publiko guztiari hainbat proposamen turistikoak eskaini ahal izateko.

Opor-eskaintzaren barruan, Asturias, Kantabria, Euskadi, Nafarroa, Aragoi, Valentzia, Murtzia, Andaluzia, Gaztela Lehoi, Gaztela Mantxa, Kanariar Uharteak, Balearrak, Extremadura, Galizia eta Katalunia bezalako autonomi erkidegoek parte hartuko dute, azken bi hauek A Coruñako Probintzia Patronatua eta Kosta Bravaren ordezkapen partzialarekin, hurrenez hurren, beraien lurraldeetako helmuga eta elementu turistiko nabarmenenak aurkeztu ahal izateko. Gainera, herrialde berriak konfirmatu aurretik, azokak Kuba, Portugal eta Frantziako hego-mendebaldeko ordezkaritza izango du. Txile eta Argentina, berriz,  txikizkari espezializatu baten bidez egongo dira azokan.

Azkeneko edizioetan bezala, Expovacacionesek %5eko deskontua bermatuko du bidai bat Eroski Viajes edota Viajes Ikea agentziatan erosiz gero. Deskontu hau azokak irauten duen hiru egunetan zehar aurkituko diren produktu-katalogoekin eta eskaintzekin pilatu daiteke, gehienez 500 eurotara arte.

Aipatutako guztia izugarrizko entretenimendu programa batez lagunduta egongo da, azokara hurbilduko diren pertsonek gozatzeko aukera izan dezaten. Bertan, golf, caravanning eta mobil homesekin zerikusia duten ekintzak eskainiko dira. Horrez gain, “Mai Bier Experience” izeneko garagardo azoka bat antolatuko da, “Txerriki-egile Maisua” den Hermann Thateren presentzia izango duena. Bestalde, ardo, gazta, hestebete, hortxata eta beste hainbat produktuetako dastatzeak aurkeztuko dira. Gainera, asteburuan zehar hainbat zozketa burutuko dira.

Expovacaciones azokarako sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da, eta 4 eurokoa deskontu-flyerra, Ikea Family edota Gazte Txartela aurkeztekotan. 10 urtetik beherako neska-mutilak dohainik sartu ahal izango dira.

Komunikazio Saila, 2016ko otsaila

-ek idatzirik|2016-03-02T13:10:04+01:002 de martxoa de 2016|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top