Expovacacionesek turismo sektorearen azken berrikuntzak eskainiko ditu BEC-en, maitazaren 6tik 8ra

‘Esperimentatu eta dastatu’ guneak hitzaldiak, dastatzeak eta kirol-probak izango ditu

 

Kultura, natura, hondartza, asteburuetako ihesaldiak, bidaia luzeak, turismo gastronomikoa edo abenturazalea… Hori guztia Expovacacionesetik atera gabe, maiatzaren 6tik 8ra, Bilbao Exhibition Centren. 1. pabilioiak sektoreko azken berrikuntzak, ibilbide eta norakoen proposamenak eta aisialdi eta denbora librerako aukera berritzaileak izango ditu. Aurtengo edizioa maiatzaren 6an, ostiralean inauguratuko da, eta bertan izango da Ainara Basurko Sustapen Ekonomikorako Ahaldun Nagusia. Aurten, datorren oporrak prestatzeko eskaintza zabala eta jarduera berriak izango dira.

Erakusketarien atalean 184 enpresa egongo dira eta Estatuko norako eta proposamen ia guztietako ordezkariak izango dira, hala nola Kanarietakoak, Galiziakoak, Gaztela-Mantxakoak, Murtziakoak, Costa Bravakoak, Extremadurakoak, Andaluziakoak, Aragoikoak, Huescakoak, Nafarroakoak, Kantabriakoak, Eivissakoak, Menorcakoak, Formenterakoak, Rias Baixasetakoak, Bartzelonakoak, Valentziakoak, Gaztela eta Leongoak, Marina D’orrekoak eta Valladolidekoak, besteak beste. Gainera, ohi den modura, Expovacacionesek Bizkaian eta Euskadin hain ezagunak ez diren txokoak erakutsiko dizkie bisitariei. Halaber, edizio honek nazioarteko ordezkaritza izango du, bertan izango dira, besteak beste, Portugalgo, Centro de Portugal, Andorrako edo Porto e Norte toki, Lisboa Eskualdeko edo Kubako ordezkariak, eta hainbat bidaia-agentziak (Eroski Bidaiak edo Ikea Bidaiak) eta kolaboratzailek (Nekatur, Euskadiko Landa-turismoaren eta Landa-etxeen Elkartea) ere hartuko dute parte.

Expovacacionesek bidaiatzeko modu berrira hurbiltzen du bisitaria ‘Esperimentatu eta dastatu’ gunearekin. Esperimentatu kirol-turismo aktibo eta abenturazalera bideratuta dagoen gunea da, eta bidaiariek aukera izango dute profesionalik onenen eskutik hainbat proba eta esperientzia ezagutzeko. Lehenengo eguneko gaia surf ekitaldi eta kanpaldiak izango dira eta Quemao Classeko ordezkarien parte-hartzea izango da. Hurrengo egunean, larunbatean, hitzaldiak lasterketa edo trailen inguruan izango dira, eta honako hauek arituko dira: Ribera Run Race Experience, Rioja Trail Series, Olla de Nuria edo Half Marathon Magaluf. Kirol-jarduerekin amaitzeko, txirrindularitza lasterketak izango dira hizpide, Tres Lunas Race, Aragón Bike Race, 21 Ports edo Marisquino bezalako ekitaldietako ordezkarien eskutik.

Gainera, atal horretan, hainbat kirol-proba izango dira, hala nola triatloia edo BEC Extreme Dorrea. Proba horrek zabalduko du Lasterketa Bertikalen Lehenengo Zirkuitu Nazionalaren egutegia. Oraingoz, 138 parte-hartzaile daude guztira.

Bestalde, Dastatu guneak hainbat parte-hartzaile izango ditu: El Sabor de Mi Tierruca (Kantabriako kontserbak eta sobatuak), Bodegas Maset (Kataluniako ardo eta cavak), Loiuko artisau-lantegia (taloak), La despensa de Pablo (Gaztela eta Leongo zezina, beste iberiko batzuk eta gaztak) eta Dra. Productos Regionais (Portugalgo produktuak).

Gainera, Turismo Aktiboari dagokionez, larunbat goizean, Expovacaciones azokak Aktiba, Himalaya Experience eta Top Rutas hitzaldiak hartuko ditu, Juan Carlos Molino Mencias, Eduardo Gómez eta Julian Iantziren eskutik, hurrenez hurren. Igande goizean, turismo gastronomikoari eskainiko zaio eta  Bermeoko Arrain Azoka, Walk on the Basque Side eta Sagardoetxea Museo de la Sidra Vasca aurkeztuko dira.

Expovacaciones 2022 Erronka Garbia duen ekitaldia da, hau da, ingurumenarekiko konpromisoa du.  Hala, eta ekitaldiaren amaieran ziurtagiria lortu ahal izateko, antolakuntzak hondakinak kontatu eta murrizteko eta gaikako-bilketa sustatzeko plana egin du; modu eraginkorragoan argiztatu eta klimatizatzeko, hau da, argiaren intentsitatea eta pabilioiaren tenperatura ordu fase desberdinetara egokitzeko; standetako energia-kontsumoa murrizteko; eta gai horien inguruko eta ingurunean eragina duten beste gai batzuen inguruko sentsibilizazio-mezuak aktibatzeko, besteak beste, bisitariek garraio publikoa erabil dezaten sustatzeko.

 

KARABANEN AZKEN PRODUKTUAK 3. PABILIOIAN

BECek Caravaning edizio berria hartuko du 3. pabilioian, Expovacacionesen barruan.  Bertan, ibilgailuak saldu eta alokatzeko aukera egongo da eta hainbat sektoretako ordezkariak izango dira, hala nola autokarabanak, karabanak, kanpinak, ibilgailuen aldaketak eta kanperizazioak, osagarriak eta altzairuak, denda-atoiak, finantza eta aseguruak, aurreko atariak eta kanpin-dendak.

Azokan hainbat enpresa izango dira, besteak beste, Ambiti, Campernet, Caravanas Novo, Eurocasas, Ford Mintegui, Lider Caravan, Mikel Caravaning, Planeta Camper edo Roadsurfer. Gainera, aurten, lehen aldiz Caravaning Hitzaldiak izango dira. La PEKA Elkartea izango da antolatzailea, eta ibilgailu-etxebizitzak maite dituzten pertsonen hitzaldi interesgarriez gozatu ahal izango dute.

Larunbatean, Furgobidaiak, Viajandoconmanuela edo Galaventura bezalako profil ezagunek haien karabana, camper edo autokarabana bidaien berri emango dute eta ibilbide handiak egiteko aholkuak emango dituzte. Igandean, Antonio Villegas (dibertsitate funtzionalarekin karabanan bidaiatzen du), Maider Perez (bidaiOneko blogaria) eta Felipe De Pablosen (bidaiari eta “Wagon on the road” youtuberra) mahai-ingurua izango da. Hitzaldi guztiak LA PEKA elkarteko Miguel Ángel Ramosek aurkeztuko ditu eta parte-hartzaileak izango dira; beraz, bisitariek unean bertan aukera izango dute zalantzak argitzeko.

Edizio berri honetan, gainera, bi eremu prestatu dira, bata Aparkalekua, 3. Pabilioian, eta, bestea, Gaua igarotzekoa BEC kanpoan. Karabanarekin, denda-atoiarekin, autokarabanarekin edo camperrarekin etortzen diren pertsonek doan izango dute sarbidea bi lekuetara, betiere ibilgailu barruan daudela sartzen badira eta pertsona guztiek gonbidapena badute. Gonbidapena webgunean dago eskuragarri. Hegoaldeko sarreratik sartu behar da (N43.170650º W2.593087º) 3. Pabiloiko aparkalekuan aparkatzeko. Bertan ia 90 plaza daude. Gaua igarotzeko tokia Retiro kalean dago eta ostiraleko 10:30etik igandeko 20:00etara egongo da erabilgarri. Aparkalekua erabiltzeko atarian, 1. pabiloiaren alboan, dagoen harrerarako erakusketarira joan behar da akreditazioa lortzeko. Bertan, gaua igarotzeko tokira sartu eta ateratzeko txartelak jaso ahal izango da. Aparkaleku horrek 80 plaza ditu eta iritsi ahala esleituko dira.

 

Expovacaciones eta Caravaningek etenik gabeko ordutegia izango dute: ostiral eta larunbatean 10:30etik 20:00etara eta igandean 10:30etik 19:00etara. Sarrerak 4 euro balio ditu eta doakoa izango da 16 urtetik beherakoentzat. Webgunean daude eskuragarri.

-ek idatzirik|2022-05-03T13:16:14+02:003 de maiatza de 2022|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top