Extremadurako dehesa bat eta Plentziako itsas upeltegia, Expovacaciones-eko “esperientzia gastronomikoak”

Maiatzaren 10 eta 12 bitartean izango da BECen Turismoko Nazioarteko Azoka

Turismoa ulertzeko modua aldatu da; nora joan aukeratzeko, adibidez, lurralde edo herrialde bateko eskaintza gastronomikoan oinarrituta egiteko kontzeptu berria bizi dugu. Eboluzio horri egokituta, BECen Turismoko Nazioarteko Azokaren, Expovacaciones, maiatzaren 10 eta 12aren arteko edizio berri honek eremu bat gorde du sukaldaritzako turismoaren unibertsoko azken berrikuntzak eta ekimen aitzindariak jendartean aurkezteko. Esperientzia Gastronomikoak esango zaio eta, igande goizean, hainbat hitzaldi, ekitaldi eta dastatze eskainiko ditu erreferentziako hainbat lekuko produktuen inguruan. Extremadura izango da gune honetako protagonistetako bat. Expovacaciones-era datozenei bere janari goxoak eta naturaren aberastasuna erakutsiko dizkie, Meridako finka batean kokatzen den Gastro Dehesa deritzon esperientzia apartaren bitartez. Haiekin batera, Crusoe Treasure upeltegiak ere, egoitza Plentzian duen ur-azpiko ekimen berritzaileak, bere proiektu ikusgarriaren azken berrikuntzak aurkeztuko ditu. Gune gastronomiko horren bi proposamen izango dira.

Gastro Dehesa Extremadurako Autonomia Erkidegoaren eskaintza turistikoa osatzeko sortutako proiektua da, eta dehesa batetik ibilaldiak egitea bertako produktuak dastatzearekin elkartzen ditu. Mendian zehar 1,5 kilometroko ibilbidea proposatzen du, non ekosistema ezagutu eta tokiko gastronomiarekin duen harremana azaltzeko panelak irakurri ahal izango diren. Izan ere, ibilbidean zehar bi geldialdi egingo dira, eta, bukaeran, gazta, ezkur-urdaiazpiko iberikoa eta Extremadurako hestebeteak eta ardoak dastatzeko aukera izango da. Extremadurak berezko 12 jatorri-deitura ditu eta beste bat partekatua, Almendralejoko cava, hain zuzen. Gastro Dehesaren arduradunek Expovacaciones azokaren hurrengo edizioan hartuko dute parte eta han azalduko dituzte Extremadurako lurren produktu aipagarriak eta zortzi hilabete baino ez dituen proiektu jaio-berriak proposatzen dituen eskaintza turistikoak.

Esperientzia Gastronomikoak gunean hartuko du parte Crusoe Treasurek ere, hamarkada bat inguru Plentziako badiako uretan ireki zen itsasoko upeltegi berritzailea. Expovacaciones-en azalduko dituzte upeltegi-arrezife artifizial honen sekretuak, munduko lehena, eta haien proposamenak aurkeztuko dituzte: ardoak dastatzea, itsasontziz upeltegiraino joatea eta uretan murgiltzea zuzenean upeltegia ezagutzeko, gida baten laguntzarekin.

Aurten, Expovacaciones-ek arreta berezia jarriko die proposamen gastronomikoei, zeinak running-arekin, cycling-arekin, ur-kirolekin eta abentura-turismoarekin batera, azokan egingo den Turismoko Esperientzia eta Joera Berrien Eremua osatuko duten bost gai-arloak eratuko duten. Esparru horretan, bi kirol proba antolatu dira, -BEC Indoor I Triatloia eta II Torre BEC Extreme delakoa, ostiral eta larunbatean, hurrenez hurren, zeinak ohiko eskaintzei gehituko zaizkien. Ia autonomia erkidego  guztiek hartuko dute parte, eta baita hainbat herrialdek ere, Iran, Kuba edo Dominikar Errepublika, besteak beste.

-ek idatzirik|2019-04-26T14:33:48+02:0026 de apirila de 2019|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top