Food Truck Forum, sukaldaritza-mota honi eskainitako Estatuko azoka Profesional bakarrarena, BECera itzuliko da martxoaren 6 eta 7an

Martxoaren 6an eta 7an, Foodtruckya.com-ek eta Bilbao Exhibition Centrek antolatuta, BECeko 3. pabiloian Food Truck Forum azokaren bigarren edizioa egingo da, alegia, sukaldaritza-mota honi eskainitako Estatuko azoka Profesional bakarrarena.

Bertan bilduko dira, esparru berean, food truck mugimenduarekin loturiko jardueren sustatzaileak, sukaldaritzaren eta elikaduraren sektorearekin loturiko enpresak, ostalariak, marketin-enpresak, ekitaldi-antolatzaileak eta sukaldaritza-sektore honetan sortzen ari diren negozio-aukeren aldeko ekintzaileak.

FoodTruck Forumeko “Erakusketa-gunean”, 37 enpresa erakusketari izango dira, food truck erako negozioa abiatzeko beharrezko guztiarekin. Hala, food truckak alokatzeko enpresak eta karrozeria espezializatuak egongo dira, hala nola food truck batek funtzionatzeko behar dituen ekipo, produktu eta zerbitzuen fabrikatzaile eta banatzaileak, industria-esparruko ibilgailuak food truck ibilgailu bihurtzen espezialistak diren enpresak barne. Erreferentziazko enpresen artean, hauek nabarmentzen dira: ASSOCIACAO DE STREET FOOD PORTUGAL; BORCO HÖHNS – PARRY; CARS 1247; CASHLOGY; CONVOTHERM; FOOD TRUCK BDN; FOOD TRUCK JANU´S DREAM; HAZIA – SEGURIDAD ALIMENTARIA; IRUÑA CATERING; LA PEPITA BURGUER BAR; MASTERTENT; MERRYCHEF; METASA 2 – SEGUROS PARA EVENTOS Y FOODTRUCKS; PAPAMOVIL; PONTEVAN; RATIONAL; S.P.PYMES; SERISAN COMUNICACIÓN GRAFICA; THE FOODTRUCK FACTORY; VEHICULOSTIENDA.COM; WELBILT; XEKUN eta ZINGERLEMETAL.

Iaz bezala, “Gune Gastronomikoa” hainbat food truck-ek osatuko dute, zeinak askotariko “street food” produktuak eskainiko dituzten. Hala, bisitariek bertatik bertara probatu ahal izango dituzte gurpil gaineko sukaldaritzako errezeta berrienak, eta, era berean, hainbat tatilerretan parte hartzeko aukera izango dute. Eremu honetan, bisitariek atseden hartu ahal izango dute, bai eta indarra berreskuratu ere, food truck hautatu hauen eskaintza zabalari esker: JANU`S DREAM, Nafarroako txahal-haragiz egindako Gourmet Hanburgesak eta baserriko esneaz eginiko hainbat zaporetako kroketak;  LA PAVONETA GOURMET, indioilar-espezialitateak glutenik gabe (“Turkey leg” da plater nagusia); EL ARCA DE NOE, hainbat zaporetako broxetak, txingarretan prestatuak eta saltsa minarekin, eta etxeko postreak; MEANS DOG, bertsioen araberako hot dogak eta natxoak guakamolez eta gazta-saltsaz; CAFÉ BAQUE, Benetako kafea; HAMBROCAR, Garagardoak eta edariak.

Horrez gain, eta bertaratuei ahalik eta prestakuntza zehatzena eta haien beharretara hoberen egokituena eskaintzeko xedez, “Hitzaldien eta Tailerren Aretoan” guztira ziurtagiridun 25 profesionalek eta sektoreko erreferentziazko aditu anitzek gure herrialdeko egungo negozio-egoeraz eta hazteko dituen aukerez ariko dira, bai eta kanpoko beste merkatu batzuetan dagoen bilakaeraz nahiz hemen aplika litezkeen ideiez eta erronkez. Hauek izango dira intereseko beste gai batzuk: “Food truck marketin-osagai gisa”, “Food truck bat muntatzen: tipologia, lege-, osasun- eta finantza-baldintzak”, “Teknologia food truck-en zerbitzura”, “Ekitaldi arrakastatsu bat antolatzeko gakoak”, “PonteVan Proiektua” edo “Jatetxetik food truck-era”.

Hizlarien artean, besteak beste, ondorengoak nabarmenduko dira: Ángel Gago, Bizkaiko Ostalaritza Elkarteko ohorezko lehendakaria; Leire Pérez, Foodtruckya.com-en sortzailea eta food truckerra Hambroneta-n; Arancha Labrador, S.P.PYMES-en zuzendaria; Laura Moya, elikadura-arloko segurtasunean eta higienean aditua den HAZIAren zuzendaria; Ricardo Fernández Guerra, irakaslea Pontevedrako Carlos Oroza LHko Ikastetxe Integratuan; Santiago Salgueiro, La Pepita Burguer-en sortzailea eta gerentea; Jose Miguel Gutierrez, Xekun Sistemas Informáticos de seguridad enpresako gerentea, José Antonio Alés Carpenas, Metasa-ren zuzendaria; Luis Rato, Portugalgo Street Food Elkartearen presidentea eta Kiosque Street Food-eko Brand Managerra; María Esparza, Elemental Chefs-eko bazkidea, eta Rodrigo Guimerá, food truck mugimenduaren sustatzailea Brasilen eta food truckerra Sambariloven, André Baken, WWWURST-en sortzailea; Jose Luis Parrilla, salmenta mugikorretan espezializatutako PARRY enpresako gerentea; Borja Bonilla, Foodtruckya.com-eko negozio-garapenaren arduraduna; Fabio Fichera, Foodtruckya.com-en ordezkaria Italian; Rodrigo del Castillo, Foodtruckya.com-en ordezkaria Mexikon; Xabier Basañez, Bilbao Exhibition Centreren zuzendari nagusia; Maitane Leizaola Zulueta, Bizkaiko Behatokiaren (Bizkaiko Foru Aldundia) zuzendari nagusia; Marc Tarrés, IDEA DE PATATA S.L. enpresako gerentea eta RUMM FEESTIVAL-en sustatzailea; eta Miguel Marti, UNILEVER enpresako proiektu berrien zuzendaria.

Hitzaldien hasiera-ekitaldia martxoaren 6an izango da, 10:30ean, eta Isabel Muela Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza Sailburuordeak hartuko du parte.


 “Cooking the street” lehiaketa

Iazko harrera ona eta parte-hartze arrakastatsua ikusita, Food Truck Forum 2018ren baitan “Cooking the Street” Kale Errezeten Lehiaketa Nazionaleko finala jokatuko da. Ekimenaren antolatzailea Foodtruckya.com da, food truck-en Estatuko lehen gida, eta ostalaritza-lokalen parte-hartzea bultzatzea du helburu, haien eskarmentua parteka dezaten, bai eta proposamen eta zapore berriak ere, horrela sukaldaritza-formatu honek ostalaritza tradizionalari eskaintzen dizkion negozio-aukerak ezagutzera emateko.

Hauek dira 10 errezeta finalistak:

  • Gloria Bendita. Benji Rodríguez, de Mune Gorri
  • Bubble Fuegal con Pitu de Caleya. Raquel Araujo, de PanPiragua
  • Bang Bang Chicken. Aitziber Narbarte de Tabe-Gozo
  • Lentejix (Marmita de lentejas, coco y langostino). Igor Ruiz. Gastroteka XXI
  • Cochinita Pibil. Iván Siles del Gure Toki
  • Craftsman Pollo Teriyaki. David Atero, de Craftsman food truck
  • Rosquicretas de rabo de toro con sweet chile. Carlos Martín, de Restaurante Aletegi
  • Crabcakes de txangurro con guacamole y aliño de yogurt y AOVE. Félix Galán, de Pultarius
  • Arroz Thai con leche de coco, pollo, y mango Beatriz Salomón, de La vida es wonderfood
  • A Vietnam en un mollete de papada ibérica confitada Cayetano Álvarez, de BOCA de ARTE

COOKING THE STREET 2018ko finalean, pertsona hauek ariko dira epaimahaikide: Daniel García, Zortziko Jatetxekoa, Michelín izar 1 duena; Beñat Ormatexea, Jauregibarria Jatetxekoa eta Sukaldari Gazteen Espainiako Txapelduna; Ricardo Pérez, Yandiola Taldekoa eta Chef Gazteen Lehiaketako Espainiako txapeldunordea, eta Igor Ozami, ESHBI-ko Sukalde Sailaren arduraduna.

COOKING THE STREETen bigarren edizioko finala martxoaren 7an izango da, 13:30 eta 16:30 bitartean, BECen, Food Truck Forumen baitan.

Guztira 3.000 € banatuko dira saritan. Lehenengoa 2.000 €-koa izango da, bigarrena 600 €-koa eta hirugarrena 400 €-koa.

Food Truck Forum etenik gabe egongo da irekita 10:00etatik 18:30era.

Azokak RATIONAL eta WELBILT IBERIA SAUren babesa du.

-ek idatzirik|2018-03-07T11:48:37+01:007 de martxoa de 2018|Comments Off on Food Truck Forum, sukaldaritza-mota honi eskainitako Estatuko azoka Profesional bakarrarena, BECera itzuliko da martxoaren 6 eta 7an
Go to Top