Gurutze Gorriak BEC-en elikagaiak banatzeko zuen biltegia itxiko du

COVID-19ak kaltetutako familiei eta pertsonei elikagaiak banatzeko Bizkaiko Gurutze Gorriak Bilbao Exhibition Centre-n 3. biltegian antolatu zuen gune logistikoa itxiko du gaur. Ia hilabete batez jardun ondoren, erakunde humanitarioaren arduradunek 58.000 kilo elikagai inguru banatu dutela balioetsi dute, supermerkatuen eta enpresen dohaintzei esker bildutakoak. Euskal azoka-esparruak Bizkaiko Gurutze Gorriaren eskura jarri zituen bere instalazioak krisialdiaren gailur kritikoko unean eskaerei erantzun ahal izateko, baina soberakinen kudeaketa gutxiagotu denez, une honetatik aurrera, erakundeak bere instalazioetan jarraituko du ekimenarekin.

Beraz, Cruz Roja RESPONDE planarekin jarraituko du Bizkaiko Gurutze Gorriak, COVID-19aren aurkako erantzun integrala pertsona zaurgarriei eta hiritar guztiei zuzenduta, laguntza hainbat arlotan emanaz: osasun arloan, larrialdietan eta gizarte-inklusioan, birusaren inpaktu ekonomikoa eta soziala murrizteko eta enplegagarritasun arloan laguntzen jarraitzeko xedearekin.

-ek idatzirik|2020-05-06T15:19:54+02:006 de maiatza de 2020|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top