Gustoko, bertako kalitatezko ekoizpen jasangarriaren inguruko azoka, 2022ko martxoan itzuliko da BEC-era

Erakusleihoa izango da jatorriekin konprometituta dauden ekoizleentzat eta artisauentzat

 

Nekazaritza arloan erreferentzia den Elikagaien eta produktu gastronomikoen azoka 2022ko martxoaren 4 eta 6 bitartean itzuliko da Bilbao Exhibition Centre-era. Hortaz, GUSTOKO azokaren laugarren edizioa kalitatezko produktuak aurkeztean, ekoizpen jasangarrian, artisau lanean eta jatorri autoktonoan oinarrituko da, elikadura behar berriei erantzuna emateko.

GUSTOKO, negozio eta merkataritza harremanak sustatzeko topagune aparta izanik, tokiko artisau elikagaien sektorearekin lotutako ekoizleei, enpresei edo erakundeei dago zuzenduta. Halaber, banatzeko ohiko kanalek eskaintzen dituzten elikagaiak ez diren beste batzuk eskatzen dituzten azken erabiltzaileei ere dago zuzenduta.

Azokan produktuen dastamena eta salmenta zuzena egongo da, eta baita bisitari profesionalei zuzendutako hainbat eta hainbat jarduera ere: dastatze libre esklusiboak edo erakusketarien eta gourmet kanalen, hotelen, denda espezializatuen edo azalera handietako erosleen delegazioen arteko bilerak, esaterako.  Bestetik, azken bisitariek hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango dute: dastaketak eta uztartzeak, erakusketa-guneko produktuen show cooking-ak edo artisauen erakustaldiak eta GUSTOKO azokaren filosofiarekin bat datozen proiektuen aurkezpenak, besteak beste.

-ek idatzirik|2021-08-30T11:02:23+02:0030 de uztaila de 2021|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top