Hilabete eta erdi falta denean, 90 enpresa-erakusketarik Tendencias Creativas-en izango direla konfirmatu dute.

Urtarrilaren 31tik otsailaren 3ra Bilbao Exhibition Centre-en

Bilbao Exhibition Centre-eko 2. pabiloian urtarrilaren 31tik, osteguna, otsailaren 3ra arte, igandea, Tendencias Creativas Bilbao, Eskulanen Azoka, ospatuko da 13. edizioan. Hasteko hilabete eta erdi baino gehiago falta denean, erakusketak 90 enpresa-erakusketariren parte-hartzea konfirmatuta dauka, % 20 inguru berriak direlarik. Erakusketariek eskulanen inguruko artikulu eta proposamen sorta handia aurkeztuko dute.

Azokak irauten duen lau egunetan, profesional, denda, sortzaile, banatzaile eta eskulanen eta arte apaingarrien zale ugari bilduko dira. Era berean, beste askoren artean, ehungintzaren, eskulanen, dekorazioaren, gozogintzaren eta bitxien diseinu lanen inguruko sektoreak egongo dira.

Tendencias Creativas 2019ra bertaratzen direnek ikastaro, demostrazio, klase magistral eta tailer ugaritan parte hartzeko aukera izango dute. 400 formazio-jarduera baino gehiago eskainiko dira, horien artean, gozogintza, decopatch eta chalk pinturarekin apainketa eta irudien transferentziari buruzko tailerrak, apainketa, jostura eta bitxigintza tailerrak, eta patchwork eta scrapbooking arloetan hasteko ikastaroak.

Era berean, gazteenek ere eskulanen munduaz goza dezaten helburuarekin, umeei zuzendutako zenbait tailer eskainiko dira. Honen adibide tarten apainketa tailerra eta koloretako buztinarekin egindako 2D eta 3D animalien tailerra dira.

Bestalde, aldi berean, “Erakusketa Guneak” estilo eta teknika oso desberdinetako erakustaldiak hartuko ditu. Hauen artean, “La esencia en tamaño pequeño” (euskeraz, “Esentzia tamaina txikian”) izeneko antzinako josteko makinen erakusketa bat, “bebés reborn” (euskeraz, “reborn haurtxoak”) izeneko erakustaldia, Gueñeseko paperezko soinekoen lehiaketaren azken soineko irabazleen hautaketa eta Jejoma-k eta Diancor-ek aurkeztutako patchwork-eko quilt-en erakusketa konfirmatuta daude.

Azokaren azken egunean, Ehoziri Topaketaren bosgarren edizioa egingo da. Topaketa honetan Mª Victoria (Alfajarín-Zaragozatik etorritakoa) egongo da artista gonbidatu gisa eta, beste parpailagile aditu batzuekin batera, bere teknikak eta gaitasunak erakutsiko dizkie bertaratzen diren guztiei. Gerturatuko direnek bere teknika ikasi eta bere lanak ikusteko aukera aparta izango dute.

Tendencias Creativas-en ordutegia ostegun, ostiral eta larunbatean 10:00etatik 20:00etara bitartean eta igandean 10:00etatik 19:00ak arte da.

Azokaren azken edizioetan bezala, sarreraren prezioa 8 € izango da pertsona eta egun bakoitzeko. 10 urtera arteko umeak doan sartu daitezke. Taldeentzako sarreraren prezioa, 10 pertsona gutxienez, 5,50 € izango da. Era berean, azokaren lau egunetarako sarrera eros daiteke 15 eurotan.

-ek idatzirik|2018-12-18T11:46:36+01:0018 de abendua de 2018|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top