Ideia berritzaileenek bidea egin dute Celebra! azokan

Expobodas-ek Celebra!-ri eman dio lekukoa, Ezkontza eta era guztietako ospakizunetarako azoka

Giza itxurako robot dibertigarri bat, zeinak begiekin argazkiak atera eta bideoak grabatzen dituen, eta kubo formako argiztatutako taberna betekizuna duen egitura aurki ditzakegu, besteak beste, Camp Tecnológico edo GastroBodegas enpresek 2019 Celebra!-ra, Ezkontza eta era guztietako ospakizunetarako azoka, eramango dituzten proposamen aipagarrienen artean.  Azokak Expobodas-en lekukoa hartu du eta zerbitzu berritzaileen eskaintza gero eta handiagoari erantzuna emateko apustua egin du. Hortaz, bertan, azken aurrerapen teknologikoak barneratzearen alde egin duten hainbat firma elkartuko dira, enpresa mailan zein maila pertsonalean egiten diren ekitaldiak eta ospakizunak antolatzeko eta kudeatzeko moduan alde nabarmena ezartzeko.

Parte hartuko duten enpresa erakusketarien artean nazioarteko mailan ere entzutetsuak diren hainbat enpresak hartuko dute parte, besteak beste Donostiako Maria Cristina Hotela, non pertsonaia historiko ugarik hartu zuten ostatu (Coco Chanel, Audrey Hepburn, Alfred Hitchcock edo Steven Spielberg), edo Marqués de Riscal luxuzko hotela, Frank Gehryk diseinatua, zeinak abangoardiako arkitektura estilo berezia duen eta Eltziegoko mahastietarako ikuspegi ezin hobeak dituen. Azokan Iñigo Altunak ere hartuko du parte, munduko urdaiazpiko-mozle onenetariko bat, alegia.

Azokarako oraindik bi hilabetetik gora geratzen badira ere, erakusketak ehun enpresa-erakusketari baino gehiagoren parte-hartzea konfirmatuta dauka, honako eskualdeetatik etorriak, besteak beste: Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa, Balear Uharteak, Madril, Gaztela eta Leon, eta Gaztela-Mantxa. Horiek guztiek familia- eta gizarte-gertakarien antolakuntzarekin lotutako azken joera eta proposamenak aurkeztuko dituzte. Proposamenak gertakari hauen ingurukoak izango dira: ezkontzak, urteurrenak, despedidak, jaunartzeak, bataioak, festak, familiako edo enpresako topaketak, edo bestelako ekitaldi eta ospakizunak. Celebra! urriaren 4 eta 6 bitartean izango da Bilbao Exhibition Centre-n. Ekitaldi moderno eta erakargarri gisa aurkeztu da; bisitariek merkatuko eskaintza guztira iritsi ahal izango dira eta egun berezi hori antolatzeko beharko dituzten zerbitzu guztiak aurkituko dituzte bertan.

Hortaz, hainbat sektoretako produktu ikusgarriak bilduko ditu azoka dinamiko honek: jatetxeak, argazkilaritza eta bideoa, ezkontza-moda eta lehen jaunartzekoa, karpak eta katering-a, hotelak, opariak eta oroigarriak, wedding plannerrak, loradendak, finka eta toki aparten alokairua, bitxigintza, estetika-zentroak eta ile-apaindegiak, bidaia-agentziak, DJak eta ibilgailuen alokairua.

Merkataritza eskaintzaz gain, eta ekitaldiaren aldi berean, hainbat jarduera egingo dira, hala nola produktuen aurkezpenak, dantza ikastaroak, ile-apaindegi, makillaje eta buruko apaingarrien erakusketak zuzenean, besteak beste. Halaber, larunbateko eta igandeko jardunaldietan ezkontza-modako, jaunartze-modako eta festa-jantzien hainbat desfile egingo dira, non 2020ko bildumen proposamenak erakutsiko diren. Gune berean, urriaren 6an, igandea, arratsaldeko 7etan, 12.000 € bost saritan banatuko dituzte, 6.000 €, 3.000 €, 1.500 €, 900 € eta 600 €-koak, hurrenez hurren, azokan parte hartuko duten dendetan produktuekin trukatzeko.

Erakusketarako sarrera doakoa izango da erakusketaren webgunean izena emanez www.celebrabilbao.com Gonbidapenik eduki ezean, sarrerak 2 €-ko prezioa izango du pertsona eta egun bakoitzeko. 13 urtera arteko umeak doan sartu daitezke azokara.

-ek idatzirik|2019-08-22T08:52:26+02:001 de abuztua de 2019|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top