IMAGINENANO, nanozientzia sakontasunean

BEC esparruko Batzar Zentroan, 2018ko martxoaren 13tik 15era burutuko da IMAGINENANO ekitaldiaren IV. edizioa, Espainiako nanozientziaren eta nanoteknologiaren alorreko erreferentziako ekitaldia alegia. Konferentziara hurbilduko dira ehun bat enpresa eta mila bisitaritik gora eta ez da izango ideia eta emaitzen ohiko aurkezpen bat; aldiz, parte-hartzaileen artean proposatutako gaietan sakontzen saiatuko dira, era berean industriaren eta ikertzaileen arteko lotura gisa ere jardungo dutelarik. Konferentzia honek bere diziplina anitzeko joera mantenduko du eta egungo ikerketa ugari jorratuko ditu ezaguera zabaldu eta diziplina arteko elkarrizketak sustatzeko xedearekin, ez bakarrik Espainian, baizik eta Europako hegoaldeko taldeen artean ere bai.

-ek idatzirik|2021-04-14T17:13:15+02:009 de azaroa de 2017|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top