Industria arloko hornidurek eta burdindegiek indarra hartzen dute 2023ko +Industry azokan

Ekainaren 6tik 8ra BECen, industria arloko beste azoka batzuekin batera

Datorren urteko ekainaren 6tik 8ra +INDUSTRY azokaren hirugarren edizioa izango da Bilbao Exhibition Centren. Erakusketak eremu propioa izango du industriako hornikuntzarekin eta burdindegiekin lotutako sektoreei zuzenduta.

Ildo horretatik, haien produktuak, zerbitzuak eta berrikuntzak aurkeztuko dituzte arlo hauetako enpresek, hainbat eratara: sarrailagintza, burdineria eta segurtasuna; burdindegia eta finkapenak; ebaketa-tresnak; industriarentzako hornikuntza; eta industria arloko elektrizitatea eta argiztapena. Eskuzko tresnen, tresna elektro-eramangarrien eta egurrerako tresnen enpresek ere haien azken garapenak erakutsiko dituzte, baita zerbitzuek eta instituzioek ere.

Industria-sektorearentzat interes handiko hitzordua da, izaera ezberdina eta bereizia duelako. Sektore hauetako profesionalak izango dira bertan: industriarako hornigaiak; erosketa-taldeak eta -zentralak; kooperatibak; txikizkako burdindegiak; eta brikolajeko saltoki handiak. Halaber, honakoak ere erakarriko ditu hitzorduak: industria handietako profesionalak; mantentze-lanetako, kalitateko eta ekoizpeneko zuzendari teknikoak eta arduradunak; azken erabiltzaileak; gremioak; eta instalatzaileak.

Aurreko edizioetako eskemari jarraituz, +Industry azokak bere markaren barruan hartuko ditu beste ekitaldi batzuk, aldi berean: ADDIT3D, Fabrikazio Aditiboko eta 3D inprimaketako Nazioarteko Azoka; BeDIGITAL, Transforming Industry; MAINTENANCE, Mantentze Industrialaren Nazioarteko Azoka; PUMPS&VALVES, Industria Prozesuetarako Ponpen, Balbulen eta Ekipamenduko Sistemen Nazioarteko Azoka; eta SUBCONTRATACIÓN, Fabrikaziorako Prozesuen eta Ekipamenduen Nazioarteko Azoka.

Bisitan etorriko diren sektore eta profil guztiak berrikuntzari eta garapen teknologikoari oso lotuta daude. Hortaz, horien arteko sinergiak emateko aukera izango da industria arloko erakusleiho honen alderdi erakargarrietako bat. Hala, fabrikazio aurreratuari eta 4.0 industriari buruzko Europa hegoaldeko topagune nagusietako bat bilakatuko da Bilbao Exhibition Centre.

Hitzorduan, gainera, erakusketa eremuaz gain, hitzaldiak, zuzeneko erakustaldiak, Innovation Workshopak, aurrez hitzartutako B2B bilerak eta networkingerako beste tresna osagarri batzuk izango dira merkataritza-inpaktua areagotzeko eta negozio-aukera berriak sortzeko.

-ek idatzirik|2022-11-16T16:37:33+01:0011 de azaroa de 2022|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top