Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren aitorpen ofiziala eman die BEC-eko egutegiko nazioarteko azokei

Tendencias Creativas, WindEurope, Addit3D, BIEMH eta Egurtek azokek «Nazioartekotasun osoa» lortu dute 

Bilbao Exhibition Centre-k Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren aitorpen ofiziala lortu du, bere Estatuko Merkataritza Idazkaritzaren bidez, programazioko bost azoketan nazioartekotasun osoaren zigiluarekin. Horrela ziurtatu du berriki BOEan Nazioarteko Azoka Komertzialen 2022rako Egutegi Ofizialak, urtero egiten den argitalpena. Bertan, BECek egutegian dituen bost azoketako Nazioartekotasun Osoaren edo horietako hiru azoken Aduana-helburuetarako nazioartekotasun ziurtagiria duela berretsi da. Aitorpen honek BECeko ezaugarri berezietako bat nabarmentzen du: bere azoka askoren kanpo proiekzioa. Gainera, balio handia du, eskualdeko eta sektoreko erakundeek eta instituzioek nazioko azoketan parte hartzeko laguntzak emateko eskatzen duten ziurtagiria baita.

Alde batetik, «Nazioartekotasun osoa» aitorpenak Ministerioak ezarritako irizpide batzuk betetzen dituzten azokak barne hartzen ditu; besteak beste, gutxienez ekitaldiaren hiru edizio burutu izatea eta erakusketarien % 10 edo bisitarien % 5 atzerrikoak izatea. Halaber, ziurtagiria duten azokek sektorearen babesa izan behar dute, teknologia berriak erabiliz lan egin, eta Merkataritzako Lurralde Zuzendaritzaren eta ICEXen aldeko txostena izan. Nazioartekotasun osoaren kategorian honako azoka hauek sartzen dira: Tendencias Creativas eskulanen azoka, egutegiaren lehenengo hitzordua, otsailaren 3tik 6ra egingo dena; eta beste feria profesional batzuk, hala nola WindEurope, Energia Eolikoaren Europako Elkartearen erreferentziazko ekitaldietako bat, apirilaren 5etik 7ra programatuta dagoena; Addit3D, fabrikazio aditiboko eta 3Dko azoka, BIEMH-Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoarekin batera egingo dena, ekainaren 13tik 17ra; eta Egurtek, Zurezko Arkitektura eta Eraikuntzaren Nazioarteko Foroa, urriaren 19tik 20ra hitzordua duena.

Aurrez aipatutako baldintzez gain, Nazioartekotasun osoko ziurtagiria duten azokek zenbait aduana-erraztasun dituzte; horren harira, Europar Batasunetik kanpo etorritako enpresa parte hartzaileek ez dute muga-zergarik ordaindu behar produktuak aldi batez erakusteagatik.

Onura hori bera aplikatzen zaie baita ere Aduana-helburuetarako nazioartekotasun taldeko azokei. Bigarren talde honetan publiko orokorrari zabaldutako azokak daude: Gustoko, martxoaren 4tik 6rako aurreikusita dagoena, eta Expovacaciones, maiatzaren 6tik 8ra izango dena; eta horiekin batera, teknologia digitalen industria-aplikazioei zuzendutako ekitaldia, ekainaren 13tik 17ra egingo dena, BeDIGITAL.

-ek idatzirik|2022-01-10T17:01:46+01:0029 de abendua de 2021|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top