+Industry azokaren edizio berri bat inauguratu da

Gaur goizean +Industry azokaren inaugurazioa izan da Bilbao Exhibition Centre-n, bere egutegia suspertzeko estrategikoa izan den hilabete bati amaiera emanez, zeinean azoka industrialak protagonista nagusiak bilakatu diren.

Ekitaldia Ekonomia Sustatzeko Diputatua den Ainara Basurkok nagusitu du. Diputatuaren hitzetan, “bai Bizkaiko Foru Aldundiak bai Eusko Jaurlaritzak Bizkaiko ETE industrialetan eta zerbitzu aurreratuetako ETEtan berrikuntzari bultzada berria emateko tresnak indartu ditugu, horien hazkundea eta lehiakortasunaren hobekuntza bultzatzeko. Lankidetzan eta modu osagarri gisa, berariazko lan-ildoak sartzen ari gara trantsizio digitaleko edo berdeko prozesuak bizkortzeko, arlo horretan berariazko talentua erakartzeko helburuarekin eta ezagutza-zentroek enpresetara teknologia-transferentzia egiteko prozesuak bizkortze aldera. Berritu nahi duen enpresa bakoitzari laguntzeak duen garrantziaz eta premiaz jabetuta, gure sektore estrategikoei eragiteko balio duten proiektu handien alde ere egiten dugu: adibidez, EICa energiaren eta energia garbi eta jasangarriko eredu berriak garatzeko ikerketaren arloan; AICa (Automotive Intelligence Center) mugikortasunaren arloko enpresen arteko lankidetzarako I+G+B gune gisa, edo Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroa”, azaldu du Ainara Basurkok.

“Azken finean, + Industry-ren aurtengo “claim”-ak iradokitzen duenez, “urteko birtopaketa industriala”, BECek interakziorako, ezagutza trukatzeko eta negozio-aukeretan sakontzeko hitzordua hartuko du, industria adimendunarekin duen konpromisoa sendotuz”, amaitu du.

+Industry-k, eta Addit3D, BeDigital, Industry Tools by Ferroforma, Maintenance, Pumps&Valves, Subcontratación eta WORKinn enplegu-foroa izango ditu 1. eta 3. Pabiloietan. 600 enpresa erakusketarik baino gehiagok hartuko dute parte, eta fabrikazio-prozesuetarako eta industria-hornikuntzarako produktu eta zerbitzu oso berritzaileak aurkeztuko dituzte. Hainbat sektoretako bisitariak izango dira bertan (besteak beste, aeronautika, automobilgintza, ekipamendu-ondasunak, metalezko eraikuntzak, energia & utilities, trenbidea, ingeniaritzak, makina-erreminta, ontzigintza, petrokimika, siderurgia, garraioa eta azpiegiturak), baita banaketa-kanal guztietakoak ere (esaterako, industria-hornigaien biltegiak, burdindegien kooperatibak eta erosketa-taldeak, etab.).

Negozioetarako eta ezagutzaren transferentziarako eremu gisa, +Industry-k askotariko jarduerak eskainiko ditu; esaterako, zuzeneko erakustaldiak, Innovation Workshops, networking sareak eta B2B bilerak. Halaber, +Industry-ren biltzarren eremuan, protagonismo berezia izango dute hitzaldiek, zeinetan industriarako 4.0 soluzioekin erlazionatutako alderdi nagusiei helduko baitzaie. Programako une batzuetan, presentziala eta digitala nahasita, jarduera hobeto aprobetxatu ahal izango da. Gainera, +Industry-k aplikazio berri bat jarriko du bertaratzen diren guztien eskura. Haren bidez, topaketako jarduerari buruzko informazio guztia kontsultatu ahal izango dute, eta bisita-txartel digitalak trukatu ahal izango dituzte beste bertaratu batzuekin.

Punta-puntako enpresetako 60 ordezkarik baino gehiagok beren ezagutza partekatuko dute hitzaldietan, baita haien arloetan izan diren arrakasta-kasu praktikoei buruz duten esperientzia ere.

Ildo horretan, AFM Clusterren parte-hartzea nabarmentzen da, BECen ohiko kolaboratzailea hainbat elkarteren bitartez, eta +Industryren azoka desberdinetan 80 enpresa elkarturekin parte hartzen duena. Enpresa horietako 22k AFM Cluster-eko fabrikazio aurreratu eta digitalari buruzko 6. topaketa egingo den gunean bildutako partaidetza izango dute.

Bilbao Exhibition Centre-k segurtasun-protokolo zorrotza aplikatuko du +Industry-k dirauen bitartean, zeinarekin Espainiako Turismoaren Kalitaterako Institutuaren (ICTE) Safe Tourism Certified zigilua jaso baitzuen, azoka-esparrua eremu segurua dela ziurtatzen duen bereizgarria.

+Industry-k Eusko Jaurlaritzako SPRIren babesa du, bazkide instituzional gisa.

-ek idatzirik|2021-10-26T15:41:55+02:0026 de urria de 2021|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top