1.352 zigarro-punta bildu dituzte 15 minutuan. Hori da BECeko langileek eraikinaren inguruan egindako ingurumen arloko bigarren boluntariotza-irteeraren emaitza. Surfrider España fundazioko langileek zuzendu zuten ekintza. Ozeanoak eta itsasertza babesteaz eta hobetzeaz arduratzen da erakunde hori, eta beste hondakin mota batzuk ezagutzen eta sailkatzen lagundu zion BECeko lantaldeari.

Urtero, 4.500 mila milioi zigarro-punta botatzen dira lurrera. Europako itsasoko zaborrari dagokionez, zigarro-puntak dira gehien jasotzen diren hondakinak. Zigarro-punten toxikotasun maila altuaren (7.000 substantzia kimiko dituzte) eta duten plastikoaren ondorioz, pozoi hilkorra da itsasoko ekosistementzat. Izan ere, plastiko hori mikropartikuletan degradatzen da, eta ezinezkoa da biltzea.

Bilbao Exhibition Centreren ustez, sentsibilizazioa funtsezkoa da jasangarritasuna lantzeko, kanpoan zein barruan. Hain zuzen ere, 2023an irteera bat antolatu zuen BECek, Barakaldoko Castaños ibaiko hondakinak garbitzeko. Era berean, ekitaldi jasangarriei buruzko prestakuntza-saio bat eta sentsibilizazio-saio bat antolatu zituen langile guztientzat.

https://bilbaoexhibitioncentre.com/eu/bec-nor-gara/bec-iraunkorra/

https://www.surfrider.es/