Karabanisten kulturako azken joerak, asteburu honetan BECeko Caravaning azokan

Ostiraletik igandera bitartean, karabanistaz beteko da Bilbao Exhibition Centre-ko 3. pabiloia, Caravaning azokari esker. Bertan, karabanisten kulturako azken joerak ikusi ahal izango dira; besteak beste, ibilgailu-modelo berriak aurkeztuko dira. Hain zuzen ere, azken berritasunak eta ezinbesteko osagarri edo elementuak ezagutu nahi dituzten pertsonentzat une ezin hobean egingo da Caravaning, ibilgailu horiei ahalik eta probetxu handiena ateratzeko.

Besteak beste, enpresa hauek hartuko dute parte azokan ia 100 ibilgailuekin: Mikel Caravaning, PlanetaCamper, LB Karabaning, Roadsurfer, Campertek, Decathlon, Custom Camper, Autocaravanas Norte, Campertek edo Nerevan. Enpresa horiek hainbat markarekin egiten dute lan; esaterako, Benimar, Challenger, Mclouis, Custom Camper, Vega Performance, Dometic, Giottline, Ilusion, Across, Bambina, Fendt, Pilote, Randger, Rimor, Sterckeman, Knaus, Weinsberg, Bram Tecnologies, Clever Vans, Possl, Reimo, Webasto, Quechua edo Volkswagen. Gainera, asteburuan, sektore ugaritako enpresak izango dira azokan, hala nola karabanen alokairua, osagarriak eta altzariak, autokarabanak, abantzeak, denda-atoiak, moduluak, karabanak, camperrak edo ibilgailuen kanperizatzaileak eta eraldatzaileak.

Hain zuzen ere, gero eta jende gehiagok aukeratzen du bizimodu seguru, goxo eta familiako hori, bai bizitzeko, bai oporretara joateko. Hori dela eta, Caravaning oporretako modalitate horri hasiera emateko abiapuntua da, bertan halako ibilgailuak in situ alokatu edo erosi ahal izango baitira, hiru egun horietan erakusketariek beren stock osoa erakutsiko dutelako.

Azokan doan sartu ahal izango dira karabanarekin, denda-atoiarekin, autokarabanarekin edo camperrarekin bertaratzen diren guztiak. Aparkalekua ere doakoa izango da (gaua igaro barik) eta doan sartzeko, ibilgailu barruan gerturatu beharko da. Kasu horietan, hegoaldeko sarbidetik sartu behar izango dira (N43.170650° W2.593087°), eta 3. pabiloian utziko dituzte ibilgailuak, edo, bestela, 1. pabiloian, plazak bete ahala. Bestalde, 16 urteko eta gutxiagoko adingabeak ere doan sartu ahal izango dira azokan; gainerakoek 3 euro ordaindu beharko dituzte. Bertaratzen diren guztiek ostalaritza-zerbitzurako eremua erabili ahal izango dute (kafetegiarekin eta  foodtruckarekin).

Azoka monografiko bat denez, BECera Caravaning azokaz gozatzera gerturatzearen esperientzia erabateko kalitatezkoa eta segurua izango da, bai erakusketarientzat, bai publiko orokorrarentzat. Hain zuzen ere, Bilbao Exhibition Centre-k protokolo zorrotz bat aplikatuko du une oro. Protokolo horrek Espainiako Turismoaren Kalitaterako Institutuaren (ICTE) Safe Tourism Certified zigilua jaso zuen.

Informazio gehiago: www.caravaningbilbao.com

-ek idatzirik|2022-02-25T10:31:26+01:0026 de maiatza de 2021|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top