Kirola, aste honetako protagonista UGP-an

Kirola indarrez iritsi da Umeen Gabonetako Parkera. Zalantzarik gabe, txapelketetako parte-hartzaileak izan dira aste honetako protagonista nagusiak. Joan de astelehenean hasi ziren eskubaloiko eta saskibaloiko txapelketak, eta urtarrilaren 8an jokatuko dituzte finalak, Gabonetako hitzordu honen azken egunean. Gainera, atzo, Miniatletismoko IV. Torneoko mini-olinpiadak ere jokatu zituzten, Bizkaiko Atletismo Federazioak koordinatuta. Aldi berean, mahai-tenisa eta Bateatze Tunela harrera oso ona izaten ari dira; ekitaldiaren egun guztietan daude irekita horiek.

Horrez gain, Athletic Fundazioaren gisako babesleek futbol zelai txiki bat jarri dute, haurrek haien partidak jokatzeko. Giza futbolina eta puzgarriak ere jarri dituzte. Bestetik, bisitari guztien punteria probatzen ari da Bilbao Basket, tiro-lehiaketaren bidez. Euskadi Fundazioa, berriz, bizikletaren erabilera txikienei hurbiltzen ari da, eguneroko garraiobide gisa.

Ildo beretik, Frantziako Tourra presente dago UGPan; Tourrak Bizkaian izan duen historiari buruzko eta lehiaketa horretan parte hartu duten kirolari bizkaitarrei buruzko panelak jarri dituzte. Gainera, bizikleta elektrikoak ere proba daitezke, eta pumpstrucks zirkuitu bat, ginkana bat eta jolas-eremua ere badago.

Datorren asteari dagokionez, larunbatean, urtarrilaren 7an, UGPko Gabonetako V. Lasterketa egingo dute. Lehen kategoria, “txikiena”, 12:00etan hasiko da, eta 13:40ean “Familiako lasterketa herrikoia” hasiko da.

-ek idatzirik|2022-12-29T11:56:29+01:0029 de abendua de 2022|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top