Kultura japoniarrak Bilbao Exhibition Centre hartuko du

Japan Weekend azokaren 10. edizioa urriaren 19an, larunbata, hasiko da, Dragoi Bola-ko motorrekin, stand, tailer eta lehiaketaz beteriko programa baten berrikuntza gisa

Japan Weekend urriaren 19an, larunbata, itzuliko da Bilbao Exhibition Centre-ra. Bigarren aldia du Bizkaiko azoka-esparruan urte honetan, eta berrikuntzaz beteta dator. Kultura nipondarrari, mangari, animeari eta cosplayari buruzko azoka garrantzitsuenetako baten hamargarren edizioak jardueraz betetako programa bat dakar; besteak beste, Dragoi Bola-ko motorren bi erreplika jarriko dira ikusgai. Hain zuzen ere, telesailean lehen aldiz agertu zenean Lunchek erabili zuen gurpil bateko ibilgailua eta Bulmaren Capsule 9 izango dira BECen. Erakusketa-gunea osatzeko, 1964ko Tokioko Joko Olinpikoen erakusketa bat izango da, haiei esker Japonia mundura zabaldu baitzen gerraren ostean.

Baina, horrez gain, Japan Weekend azokak era guztietako jarduerak prestatu ditu, BECera etorriko den jendeak kultura japoniarraz goza dezan. Horrela, erakusketarien ohiko standekin batera, antolatzaileek tailerrak, kontzertuak eta arte japoniarreko ikastaroak prestatu ditu, baita arte martzialen erakustaldiak, bideo-jokoen txapelketak eta dance eta cosplay txapelketak ere, besteak beste.

Gastronomiak ere toki garrantzitsua du azokan. Hori dela eta, showcooking bat antolatu da Umami eremuan, Cristina Sombrayrekin. Sukaldaria janari japoniarrean aditua da, Japoniako Tokyo Sushi Academy-n graduatu baitzen eta herrialdeko zenbait jatetxetan egin baitzuen lan; esaterako, Munakata eta Hachitora. BECen, Cristina Sombrayk gozogintza japoniarraren sekretuak ezagutaraziko dizkigu.

Japan Weekend azokaren hamargarren edizioak 10:00etatik 21:00etara izango ditu ateak zabalik urriaren 19an, larunbata. Webgunean edo leihatilan daude sarrerak salgai.

Japan Weekend 2008an sortu zen, eta kultura, ohitura eta aisialdi japoniarraren hainbat alderdi ezagutaraztea du helburu. Urtean edizio bat baino gehiago egiten dira Estatuko toki askotan; esaterako, Bilbon, Madrilen, Bartzelonan, Valentzian eta Granadan.

-ek idatzirik|2019-10-18T10:47:13+02:0018 de urria de 2019|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top