Lankidetza-hitzarmena sinatu dute BEC-ek eta FVEMek

Xabier Basañezek, Bilbao Exhibition Centreko (BEC) zuzendari nagusiak, eta Adolfo Reyk, Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioko (FVEM) zuzendari gerenteak, hitzarmena sinatu dute bi entitateek elkarrekin lan egiteko eta lehentasunezko bazkide gisa lankidetzan aritzeko konpromisoa hartzeko.

Akordio honen bidez eta sinergia aberasgarriak sortze aldera, BECen ekitaldi-egutegia izango du kontutan FVEMek, bere ekitaldiak antolatzerako orduan. Gainera, Bizkaiko federazioak eta bere enpresa elkartuek BECen egiten diren hitzaldi eta jardunaldietan hizlari gisa hartu ahal izango dute parte, bai eta BECeko erakusketa-guneetan eta Aholku Batzorde eta Batzorde Zientifikoetan. Horrez gain, BECeko ekitaldiren batekin lotura duten bisita teknikoak erraztuko ditu FVEMek, bere enpresetako baten lantegiren batera.

Bi erakundeek proiektu eta ekitaldi berriak garatzeko elkarrekin egingo dute lan, hasieratik amaierara arte. Merkatu-azterketak, sektoreko balio-katea osatzen duten enpresen eta erakundeen arteko prospekzioak eta negozio-planak ere egingo dituzte batera. Era berean, BECen egin daitezkeen nazioarteko ekitaldi garrantzitsuetarako hautagaitzak batera aurkeztuko dituzte.

Akordioak hurrengo puntuak ere jasotzen ditu: FVEMentzako lehentasunezko tarifa bereziak, federazioaren irudia edo logoa kolaboratzaile gisa sartzea, FVEMek antolatutako ekitaldietan laguntzea eta federazioaren posizionamenduan eta irudian laguntzea.

-ek idatzirik|2024-04-08T11:09:15+02:008 de apirila de 2024|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top