2025eko ekainaren 3tik 5era bitartean egingo da, +INDUSTRY azokaren baitan, eta irismena sektore bisitari berriei zabalduko die

2025eko ekainaren 3tik 5era bitarte, Maintenancek mantentze industrialaren arloko soluzio eta zerbitzu aurreratuenak eskainiko ditu Bilbao Exhibition Centren. Hiru egunez, eta Smart Manufacturingaren arloko herrialdeko topagune handienaren, +INDUSTRYren, baitan, hitzorduak oso formatu dinamikoa eta berrikuntzarekin lotuta dagoena izango du. Gainera, erakusketa eremua eta produktua aurkeztekoa kongresu atalarekin eta networkingarekin bateratuko ditu.

Erakusketa eremuak balio-kateko hainbat mailatako enpresa hornitzaileen parte-hartzea jasoko du. Honako hauek izango dira, batez ere, ordezkaritza izango duten sektoreak: mantentzea eta lubrifikazioa, mantentze-teknologiak eta zerbitzu industrialak, neurketa, ebaluazioa eta kontrola, software arloko soluzioak, ingurumen-zerbitzuak, aktiboen eta zerbitzuen kudeaketa (Asset management), instalazio eta zerbitzuen kudeaketa (Facility management) eta ingeniaritzak eta aholkularitza-enpresak, besteak beste.

Orain gutxi kanpaina abian jarri ostean, enpresa batzuek azokan erakusketari gisa parte hartuko dutela baieztatu dute: HYDROPYC, EUCHNER, VALUEKEEP, GARRETA & REIG/QMI, UE SYSTEMS, SICNOVA, BOLUETA ENGINEERING, PUERTAS SECADES, ECOTEX. Maintenanceren eskaintza zabalak era askotako sektoretako enpresa erabiltzaileak erakarriko ditu: automobilgintza, metalak, ekipo-ondasunak, ingeniaritza elektrikoa eta elektronikoa, eta industria kimikoa eta petrokimikoa. Baina, horiez gain, haien produkzio-prozesuak optimizatu eta industriaren lehia mailako eskakizun zorrotzetara egokitu nahian ari diren sektore bisitariak ere bertaratuko dira: ehungintza, elikadura eta kosmetika adibidez.

Aktiboen mantentze-lanetan teknologia aurreratuak integratzea funtsezkoa da ekipoen errendimendua maximizatzeko eta jarduerarik gabeko denborak minimizatzeko. Horregatik, eta mantentze industrialaren erronkak zehatz-mehatz aztertzeko, azokak “Maintenance Talks” kongresu-atala izango du. Bertan, Estatutik eta nazioartetik iritsitako izen handiko hizlariek sektorearen erronka eta joera nagusiei helduko diete, eta beren esperientzia baliotsuak partekatuko dituzte, industriaren egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuteko.

Kongresu eta erakusketa arloak konbinatzeak eta hainbat espaziotako askotariko proposamenek aukera emango diete parte-hartzaileei ideiak eta ezagutzak trukatzeko, gaitasun berriak eskuratzeko eta merkataritza-harreman sendoak ezartzeko. Aukera aparta izango da merkatua denbora errealean aztertzeko eta negozio-aukera berriak identifikatzeko.

  

+ INDUSTRY 2025EK IRISMENA HANDITU DU

Industriak izandako bilakaerari erantzuna emanez, + INDUSTRY hedapen-prozesuan dago. Horregatik, eta Smart Manufacturingeko bisitari eta sektore guztiak jaso ahal izateko, 2025eko hitzorduak automatizazioko eta robotikako azoka berria, weAR, jasoko du. Industria guztientzako zeharkako egitasmoa izango da.

Hitzordu berri horrekin batera, + INDUSTRYren ibilbide sektorizatua osatzeko, dagoeneko sendotuta dauden beste ekitaldi batzuk egingo dira aldi berean: AdditƐD, BeDIGITAL, Maintenance, Pumps & Valves eta Subcontratación. Gainera, WORKinn enplegu-foroak industrian talentua bilatzeko erronkari erantzuna emango dio beste behin.

MAINTENANCE EASYFAIRSek eta Bilbao Exhibition Centrek antolatzen dute, eta erakunde mailako partner edo bazkide gisa, SPRI Taldearen (Eusko Jaurlaritza) laguntza jasotzen du.