Maintenance azokak soluzio berriak eskainiko dizkio mantentze industrialaren profesionalei

Bere hirugarren edizioan, 2019ko ekainaren 4tik 6ra ospatuko dena

Mantentze industrialaren profesionalek Maintenance azokan biltzeko, informazioa trukatzeko eta interesgarriak diren soluzio, teknologia eta materialei sarbidea emateko gunea aurkituko dute, haien ekoizpen prozesua optimizatzeko. Mantentze Industrialaren Nazioarteko Azokaren hirugarren edizioa ekainaren 4tik 6ra ospatuko da Bilbao Exhibition Centre-n.

Aurten ere, azokak erakusketa eta konferentziak elkartuko ditu, ekitaldiaren bi eremu garrantzitsuenak direnak. Halaber, hartu-eman profesionalerako beste gune batzuk egongo dira. Formula honek emaitza ezin hobeak eman zituen 2017an, azokaren itxieran bisitari gehienek adierazi zuten bezala: horien % 89ak helburuak betetzeari buruzko iritzi positiboa erakutsi zuen eta % 91k 2019ko ediziora joateko asmoa zuela adierazi zuen.

Gainera, berrikuntza gisa, Maintenance 2019k “open meetings” programa bat eskainiko du, non enpresa erakusketari eta babesleek harreman zuzena ezarri ahal izango duten mantentze-soluzioen bila dauden bisitari erabiltzaileekin. Talde komertziala gonbidatuen kudeaketan ari da lanean jada, VIPen lehenengo hautaketarekin; ondoren, zerrenda horri erakusketariek proposatutako profilak gehituko zaizkio. Azokaren jarduera-programa zabala “Innovation Workshop”-ek, enpresa erakusketariek burututako eduki teknologiko eta berritzaileari buruzko aurkezpenak, eta tokiko enpresa liderretara egindako bisita gidatuek beteko dute.

Testuinguruari dagokionez, Maintenance beste hainbat azokarekin batera ospatuko da: ADDIT3D, Fabrikazio Aditiboko eta 3Dko Nazioarteko Azoka; SUBCONTRATACIÓN, Fabrikaziorako Prozesu eta Ekipamenduen Nazioarteko Azoka; IT by FERROFORMA, Industriarako Erreminten eta Horniduren Nazioarteko Azoka; PUMPS & VALVES, Industria Prozesuetarako Ponpen, Balbulen eta Ekipamenduko Sistemen Nazioarteko Azoka; BeDIGITAL, Industriarako 4.0 Irtenbideak eta Erremintak; eta FITMAQ, Aukerako eta Bigarren Eskuko Makineriaren Nazioarteko Azoka.

“Azokak gehitzen, industria sortzen” da +Industry plataformaren goiburua, zazpi azoken baturaren izena dena eta 2019ko ekainaren 4tik 6ra Bilbao Exhibition Centre industriaren topagune handiena bihurtuko duena.

|2018-12-05T14:36:46+02:00December 5th, 2018|Albistea @eu|0 Iruzkin

Utziguzu iruzkin bat