Maintenance: Mantentze zuzentzailea, prebentiboa eta aurreratua ekainaren 6tik 8ra Bilbao Exhibition Centren

MAINTENANCE Mantentze Industrialaren Nazioarteko Azokaren bosgarren edizioa egingo dute ekainaren 6tik 8ra Bilbao Exhibition Centren, +INDUSTRY 2023ren testuinguruan. Sektoreko azoka liderra den heinean, teknologia eta soluzio berrienak jasoko ditu ekitaldiak, mantentze arloko alderdi guztiei dagokienez: zuzentzailea, prebentiboa eta aurreikuslea edo aurreratua.

Aurten, lehen aldiz, garbiketa industrialaren eta laneko babesaren sektoreko enpresak izango dira MAINTENANCE azokako erakusketa eremuan. Gainera, sektore hauetako enpresak ere izango dira: neurketa, ebaluazioa eta kontrola; mantentzea/lubrikazioa; mantentze-teknologiak eta zerbitzu industrialak; software-soluzioak; aktiboen eta zerbitzuen kudeaketa; instalazioen eta zerbitzuen kudeaketa; segurtasun-sistemak; ingurumen-zerbitzuak; ingeniaritzak eta aholkularitzak; prestakuntza eta ezagutzaren kudeaketa; eta automatizazio industriala.

Sektoreko enpresen artean banatuko da erakusketa eremu dinamikoa, eta Networkingerako aukera izango da. Gainera, Innovation Workshops jarduera ere izango du MAINTENANCE azokak. Bertan, aurkezpen laburren bidez, enpresa erakusketarien azken berrikuntza teknologikoez eta soluzioez hitz egingo dute. Datorren urteko edizioan, halaber, Maintenance Talks programa garatuko dute; gaiaren inguruko adituek arrakasta-kasurik onenak aurkeztuko dituzte, eta sektoreko erronka nagusien inguruan sakonduko dute.

Ekitaldi oso espezializatua da MAINTENANCE, eta bisitari profesionalen benetako beharretara bideratuta dago. Horri esker, hornitzaile posible berriekin harremanetan jartzeko aukera izan zutela adierazi zuten azken edizioko inkestan parte hartu zuten bisitarien % 93k, eta 2023ko ediziora joateko asmoa zutela esan zuten % 90ek.

 

+ INDUSTRY, AUKERAK BATZEN AZOKAK BIDERKATZEKO

+INDUSTRY azokaren baitan egiten dute MAINTENANCE. Fabrikazio aurreratuaren inguruan herrialdean egiten den elkargunerik handienetakoa da +INDUSTRY eta, bertan, gainera, hornigai eta burdindegi industrialen sektoreak haren erakusketa eremu propioa izango du. BECeko pabilioietan aldi berean eta espazio berean egingo diren azokak dira: aipatu berri dugun MAINTENANCE azoka; ADDIT3D, Fabrikazio Aditiboko eta 3D Inprimaketako Nazioarteko Azoka; BEDIGITAL, Transforming Industry; PUMPS&VALVES, Industria Prozesuetarako Ponpen, Balbulen eta Ekipamenduko Sistemen Nazioarteko Azoka; eta SUBCONTRATACIÓN, Fabrikaziorako Prozesuen eta Ekipoen Nazioarteko Azoka.

-ek idatzirik|2022-11-29T16:54:46+01:0029 de azaroa de 2022|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top