Martxoaren 29tik 31ra egingo den Stock Euskadi bere XVI. ediziora heldu da, iparraldeko outlet nagusi gisa

  • Stock Euskadik ehun erakusle baino gehiago biltzen ditu, horietako asko erreferentziazko marka handiak, Privalia on line erraldoia edo Nice Things, besteak beste.
  • Lehen aldiz sarrerarekin batera automobil bat zozketatuko duen topaketak, %80 arteko beherapenak eskaintzen ditu moda, osagai, bitxi, kirol, kosmetika, etxe eta aisia sektoreetan
  • Egunero egiten diren eta sarietan 3.000 € banatzen dituzten ohiko zozketez gain, foodtrucks  gune gastronomikoa eskaintzen du bisitarientzat, eta erakusle guztiei eta euren eskaintzei buruzko informazioa denbora errealean ematen duen APP bat dauka
  • Stock Euskadi Solidarioak, aurten 25. urteurrena betetzen duen Asparbiri, Bizkaiko Parkinson Elkarteari, egingo dio edizio honetako 3.000 €-ko ekarpena

www.stockeuskadi.com
Martxoak 29, 30 eta 31 (11 – 21 h)  BEC / 2€ – 14 urte, doan

Stock Euskadi, Estatuko iparraldeko outlek handiena, bere 16. ediziora helduko da martxo honetan. Zifra horrek finkatu egiten du horrelako ekitaldietako erreferentzia gisa eta, horrez gain, kontsumo produktu mota guztietan kalitatea murriztu barik aurreztea bilatzen duten pertsona guztientzako ohiko hitzordu bilakatu da. Lehen markak prezio paregabeetan, leku baita paregabean ere, Bilbao Exhibition Centren (BEC).

Stock Euskadi azokaren XVI. edizioa azaroko bigarren asteburuan egingo da, ostiraletik, azaroaren 9tik, igandera, 11ra. Hiru jardunaldi horiek 10 orduko etengabeko ordutegi zabala izango dute, goizeko 11:00etatik gaueko 21.00ak arte, ahalik eta jende gehien hurbildu dadin azokako 1 Pabiloira. Aurreikuspenak betetzen badira, milaka pertsona hurbilduko dira hiru egunetan. Mota guztietako artikuluetako eta produktuetako lehen marketan %80 arteko beherapenak eskainiko dituzten ehun erakusle baino gehiago elkartuko dira: moda, osagaiak, oinetakoak, edertasuna, etxea, kirolak, elektronika eta aisia.

Azaroan egin zen azken edizioak 35.000 bisitari eta 100.000 salmenta baino gehiago izan zituen. Kopuru garrantzitsu horiek azokaren abantaila ugarietan oinarritzen dira: alde batetik, merkatari txikiaren eta ertainaren salmentak indartu nahi ditu eta, bestetik, kontsumitzaileari kalitatezko produktuak oso prezio onean eskaini.

Nice Thingsek stand propioa izango du

Aurreko edizioetan bezala, Stock Euskadik espazio bakar batean beherapen handiak eskainiko ditu, oso etxe garrantzitsuen aldetik: Calvin Klein, Vans, Adidas, Lois, Carrera, Diesel, Carhartt, New Balance, Billabong, Quicksilver, Geographical Norway, Superdry edo Antony Morato, besteak beste.

Euren sektoreetan ospe handia duten marka horiei, edizio honetan Nice Things-ek Stock Euskadin bere stand propioa izango duela gehitu behar zaie. Lehen mailako marka horien presentzia izatea da Stock Euskadik lehen ediziotik izan duen helburua eta bere arrakastaren klabeetako bat.

Outlet-aren sektoreari buruz egin diren azken azterlanek eta inkestek erakusten dutenez, horrelako ekitaldietara doazen erosleak ez dira low cost soslaia dutenak, marka ezagunak eta kalitate maila handikoak merkeago bilatzen dituzten bezeroak baizik. Hau da, lehen mailako markei leial izaten jarraitzen duen baina merkeago erostea nahi duen bezeroaren soslaia dute.

Baina benetako gangak aurkitzeko aukera ez da Stock Euskadik eskaintzen duen puntu erakargarri bakarra. Zerbitzu erantsiei esker ere jendea erakartzea lortu du, eta horien artean daude azoka egiten den lekua bera, teknologia, eskaintza gastronomikoa eta aisia. BEC barruti modernoa da, bisitariek eta erakusleek eskatzen dituzten zerbitzu guztiak jaso ditzakeena, eguralditik babestuta, eta leku estrategikoan, Bilboko gune metropolitarrean, ondo komunikatuta, autopista eta Metroa oso gertu baitaude.

Abantaila handiak dituen APPa

Joan den azaroan egin zen azken edizioan, Stock Euskadik arrakasta handiz estreinatu zuen erabiltzaileentzat abantaila eta erraztasun asko dituen APPa, horien artean sari berezien zozketak. Stock Euskadi aplikazioari esker, erabiltzaileek askoz ere etekin gehiago atera ahal izango diote azokari, unean bertan jasoko dituzte berrikuntzak, ekitaldiak, eskaintzak, erakusleen zerrenda, albisteak eta bestelako informazio interesgarri guztia. Horrez gain, Stock Euskadi APPak, erakusleen mapa eskainiko du, nortzuk diren eta non dauden, bilatzen ari garen standerako bidea erraztuz. Horrek askoz ere joan-etorri arinagoa eta erosoagoa eskainiko die azokara doazen bisitari ugariei.

Familia osoari zuzendutako aisia eta zozketak

Asteburuan zehar, bisitarien artean 3.000 euro banatuko dituzten bost zozketa egingo dira. Adi egoteak eta parte hartzeak abantaila asko ditu, sare sozialetan azokari buruzko aipamenak egiten dituztenak, asteburu osoan zehar egingo diren opari-baleen eta eskudiru sarien zozketan sartuko baitira.

Stock Euskadi familia osorako aisia gunea ere bada. Sarrera doakoa izango da14 urtetik beherakoentzat eta, gainera, adin anitzetara egokitutako jarduerez gozatu ahal izango dute. Begiraleek gainbegiratutako ludotekak txikienentzako puzgarriak eta nagusiagoentzako bideo-jokoak eskainiko ditu.

Horrez gain, azokak gastronomia gunea ere izango du, gastrofurgonetekin, `food truck´ izenekoekin. Furgoneta horietan, jendeak hainbat estilotako eta jatorritako janariak dastatu ahal izango ditu, erosketetan geldialdia egiteko, lasai eseri eta indarrak berreskuratzeko, azoka bisitatzen jarraitu ahal izateko.

Lan solidarioari laguntza

Edizio bakoitzean, Stock Euskadik 3.000 euro ematen dizkio egoera zailean dauden pertsonen alde lan egiten duen elkarte edo GKE bati. Outlet azokak bere aurpegi solidarioena erakusten du horrela, oinarrizko beharrei aurre egiteko zailtasunak dituztenei laguntza emanez.

Stock Euskadiren hamaseigarren edizio honetan, azokaren aurreko edizioetako dohaintzak jaso dituzten elkarteen zerrendan sartuko da Asparbi elkartea. Dohaintza BECen banatuko da larunbatean, martxoaren 30ean, eguerdiko 12:00etan.

Aurreko edizioetan hauek izan dira dohaintza jaso dutenak: Alcer Bizkaia, La Gota de Leche Bilbao, Garate Enea 4. Munduarekin Elkartasunerako Elkartea, Adembi, Gorabide, Cáritas Bizkaia, Euskadiko Unicef eta Minbiziaren kontrako Bizkaiko Elkartea.

-ek idatzirik|2019-03-26T13:35:58+01:0026 de martxoa de 2019|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top