Metrorail biltzarrak trenbideko garraioa goitik behera aldatzen ari diren kontzeptuak hurbilduko ditu

Blockchain, adimen artifiziala, errealitate areagotua… Teknologia horiek guztiek goitik behera aldatuko dute bidaiatzeko modua, eta apirilaren 18an eta 19an BECen izango den «World Metrorail & Light Rail Congress» biltzarrean aurkeztu eta aztertuko dira. Erakusketa-eremuan, «Rail Live! Event», laurogei enpresa liderrek baino gehiagok parte hartuko dute, hala nola CAF, Siemens, ArcelorMittal, Ingeteam eta ABB, eta, bertan, lehentasunezko arloetan (esaterako, irisgarritasuna, segurtasuna, mantentze-lan prediktiboak, puntualtasuna eta fluxuen kudeaketa) tren-industria eraldatzen ari diren azken aurrerapenak aurkeztuko dituzte. Aldi berean, 50 hitzaldi baino gehiago eskainiko dira teknologia berri eta berrikuntza horiei buruz; horrela, zuzenean hornitzaileekin eztabaidatu ahal izango dira irtenbide horiek.

Metrorail biltzarraren azken edizioak Londresen izan dira, baina, aurtengoa Bilbon ospatuko da; hau da, tren-industriaren Espainiako fabrikazio-gune nagusietako batean. Gainera, duela gutxi, Espainiako eta autonomia-erkidegoko gobernuek trenbide-azpiegituran inbertsio garrantzitsua egingo dutela iragarri dute. Terrapinn Holdings Ltd da biltzarraren antolatzailea; eta hauek, berriz, laguntzaileak: MAFEX-Trenbideen Espainiako Elkartea, Eusko Jaurlaritza, SPRI, Euskal Euskal Trenbide Sarea, Euskotren eta Metro Bilbao.

www.terrapinn.com/metrorail18

-ek idatzirik|2021-04-14T17:12:06+02:0020 de martxoa de 2018|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top