Mexiko izango da BIEMH-eko 32. edizioko herrialde gonbidatua

Ekainaren 3tik 7ra bitarte egingo da Bilbao Exhibition Centren

Mexiko izango da BIEMHen, Makina Erremintaren Nazioarteko Bienalaren, 32. edizioko herrialde gonbidatua. Egitasmoa ekainaren 3tik 7ra bitarte egingo da Bilbao Exhibition Centren. Ipar Amerikako herrialde horrek azokan presentzia handia izaten du eta industriarako merkatu estrategikoa ordezkatzen du.

Posizio hori sendotu egin da orain T-MEC sinatu ondoren eta herrialdea aurrera eramaten ari den nearshoringeko politikari esker. Gaur egun, 50 inguru dira parte hartuko dutela baieztatu duten Mexikoko enpresa erosleak. Haietako asko hainbat estatutako sektore automotrizekoak dira, baina beste sektore batzuetako profesionalek ere bertaratuko direla baieztatu dute: aeroespaziala, etxetresna elektrikoak, moldistak eta banaketa.

Aliantza hori BIEMH antolatzen duen taldeak Mexikon sektore mailako elkarteekin, tokiko enpresekin eta Basque Trade & Investmentek (BTI) herrialde hartan duen bulegoak egindako lanaren ondorioa da. Harreman horien helburua da azokaren eta Ipar Amerikako herrialde haren arteko lotura sendotzea eta azokak enpresa erakusketarien eta Mexikoko enpresa erosleen (eta alderantziz) arteko epe luzerako harreman komertzialak bultzatzea.

Testuinguru horren baitan, BIEMHeko antolakuntzak Mexikori eta herrialde hark eskaintzen dituen negozio-aukerei buruzko webinarra eskainiko du inauguratu baino aste batzuk lehenago. Azokarako bisiten emaitzak optimizatzea ahalbidetuko duen topaketa garrantzitsua izango da.

 

Industria eta teknologia arloko ikuskizuna, funtzionamenduan egongo diren makina handiekin

Funtzionamenduan egongo diren makina handiak izango dira BIEMHeko protagonista nagusiak. Azokak 32. edizioa egingo du aurten zuzen-zuzeneko ikuskizun industriala eta teknologikoa eskainiz. Inauguraziorako bi hilabete baino gehixeago falta direnean, hitzorduan dagoeneko 29 herrialdetako 1.300 enpresa erakusketarik baino gehiagok eman dute izena. Herrialde horiei dagokienez, Alemania, Italia, Portugal, AEB, Japonia eta Taiwan nabarmendu behar dira.

Gainera, dagoeneko 2.500 produktu eta ekipo baino gehiago, sektore nagusietatik iritsitakoak, baieztatu dituzte: Erauzketako eta deformazioko makinen fabrikazioa eta banaketa, Metrologia, Produkziorako Zerbitzuak, Osagaiak, Erremintak eta Osagarriak, eta baita Robotika, Automatizazioa eta Digitalizazioa ere. Hain zuzen ere, aurten, BIEMHek azken hiru sektore horietarako gune bereizia izango du. Hala, hiru arlo horietako punta-puntako joeren eta aurrerapenen katalizatzaile izateko egindako apustua sendotuko da. Horrek guztiak agerian uzten du berrikuntzari eta teknologiari dagokienez maila goreneko edizioa izango dela.

Bisitariak sustatzeko kanpaina 140 herrialde baino gehiagotan bideratu dute arrakasta handiarekin. Herrialde horiei dagokienez, honako hauek azpimarratu behar dira: Mexiko, AEB, Italia, Txina, Alemania, Frantzia, Portugal, Turkia, Kanada, Suitza, Finlandia, Norvegia, Danimarka, India, Polonia, Erresuma Batua, Txekiar errepublika, Eslovakia, Aljeria, Brasil, Kolonbia, Txile eta Argentina. Ahalegin horrekin lotuta, gainera, Hosted Buyers’ Programme izango da beste behin azoka honen punturik erakargarrienetako bat. Erakusketarien eskaerak jasotzen dituen ekimena da eta, hala, negozio-bilerak ixteko ehunka profesional estrategiko bertan izatea bermatzen da.

Azokak aliantza-sare sendoa du eta oso gertutik egiten du lan erabiltzailearen sektoreko elkarteekin zein industriako solaskideekin eta key playerrekin. Hortaz, bereziki erakargarria da. Orain arte, enpresen erantzuna oso positiboa izan da: interes handia erakutsi dute azoka bisitatzeko eta eskaintzen dituen soluzio lehiakor berrietan inbertsioak egiteko aukerak aprobetxatzeko.

Gainera, BIEMHek era askotako jarduerak eskainiko ditu eta, horien artean, networkingeko guneak eta BIEMH Talks solasaldiak azpimarratu behar dira. Azken horiek ekainaren 4an, 5ean eta 6ean izango dira eta nazioarteko adituak egongo dira bertan Automatizazioaren eta Robotikaren, Fabrikazio Aditiboaren eta Digitalizazioaren arloetako joeretan, erronketan eta irtenbideetan sakontzeko. Horrez gain, hitzorduak zuzenean programazio interesgarria eskainiko du BIEMH TV telebistaren bidez. Besteak beste, elkarrizketak, profesionalen testigantzak, jardunaldien laburpenak, azokako irudiak, enpresako bideoak eta ekitaldietako agenda izango dira bertan.

Azokarekin batera, honako hauek izango dira BECeko pabilioietan: BeDIGITALen edizio berria, teknologia digitalen aplikazio industrialera soilik bideratutako foroa; eta ADDITƐD, fabrikazio aditiboaren eta 3D inprimaketen arloko nazioarteko azoka.. Eta azkenik, talentuaren garapenarekiko duen konpromisoari leial eutsiz, talentua eta industria elkartzeko WORKinn Talent Hub ekimena izango da.

 

BIEMH 2024 AFM, Machine Tool Manufacturers; AIMHE, Machine Tools Importers eta Bilbao Exhibition Centrek antolatzen dute eta SPRI – Eusko Jaurlaritza da erakunde babeslea.

-ek idatzirik|2024-03-26T16:30:52+01:0026 de martxoa de 2024|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top