MICE sektorea BECeko Luxua aretoan izan da

BECeko Luxua aretoan egin zen MICE sektorerako prestakuntza- eta networking-III. jardunaldia ekainaren 18an. AENOR ziurtagiria lortu duen Let ‘s Mice ekitaldian, berretsi egin da turismoak bilera, pizgarri, hitzaldi eta erakusketetan duen garrantzia. 

Let ‘s Mice jardunaldiak, “Limoiak erori zaizkigu…. limonada egingo dugu” lelopean ospatu denak, balio izan du sektoreko profesionalak berriz elkartzeko eta, horrela, sektoreko hainbat pertsonarekin konektatzeko, ideiak sortuz, elkarlanean arituz, birpentsatuz eta ezagutza eta esperientzia partekatuz. 

Segurtasun neurrien bidez, goiz osoko topaketa garatu zen, eta, gainera, parte-hartzaileek Basquetourrek antolatutako hainbat tailer egiteko aukera izan zuten.

-ek idatzirik|2021-06-23T14:05:30+02:0023 de ekaina de 2021|Comments Off on MICE sektorea BECeko Luxua aretoan izan da
Go to Top