• SEAT, Alpine zein BMW: urteurrenak, erakusketak eta motorraren legendak izango dira Bilbon.
• “de Lorenzo”, kotxe bat bakarra munduan.
• Ehun erakusketari baino gehiago, hitzaldiak eta motor klasikoaren gaineko jarduerak.
• Auto klasikoen aparkalekua, zaleen gogokoena.

Retroclásica Bilbaoren XIV. edizioa egingo da azaroaren 7tik 9ra Bilbao Exhibition Centren (BEC); Espainia iparraldeko ibilgailu eta motozikleta klasikoen erakusketarik garrantzitsuena.

Bildumagileentzako eta zaleentzako ezinbesteko topagunea bihurtu da dagoeneko, eta historia, kultura eta automobilgintzarekiko pasioa uztartuko ditu egitasmoak ibilgailu klasikoen munduari eskainitako hitzordu berdingabe honetan.

BECeko 5. pabilioian erakusketa handi batez gozatzeko aukera izango dute bisitariek. Motor klasikoari buruzko herrialdeko azoka nagusietako bat da Retroclásica Bilbao, ehun erakusketari baino gehiago, urteurrenen ospakizunak, kontzentrazioak, hitzaldiak eta esperientzia aberastuko duten jarduerak bilduko baititu.

SEATen 75. urteurrena: Espainiako motorren historia bizia
Edizio honetako ardatz tematiko nagusietako bat SEATen 75. urteurrena izango da. Marka hori funtsezkoa izan da Espainiako automobilgintzaren historian, mugikortasuna eraldatu eta herrialdearen industria garapenean ekarpena egin zuelako. Erakusketak ibilbidea egingo du enpresaren bilakaeran zehar, Espainiako historiako ibilgailu ikonikoen bitartez.

Erakusketan SEAT 124, 133, 850, 850 Coupé, 600, 1500, 127, Ibiza MK1 edo 1200 Sport “Bocanegra” bezalako ikonoak ikusi ahal izango dira, besteak beste.

Bilboko Erakustazoka eta Automobila (1957–1980)
“Bilboko Erakustazoka eta Automobila” erakusketaren bigarren zatia ere izango da Retroclásica Bilbaon, 1957-1980 aldiari eskainia. Miguel Martín Zurimendi da erakusketaren komisarioa eta San Mameseko lehiaketa historikoari egindako omenaldian eta motorraren munduarekin duen lotura estuan sakontzen du. Izan ere, Bizkaiko industriaren eta automobilgintzaren garapenaren motorra izan zen espazio hori hainbat hamarkadatan zehar.

Erakusketak zortzi argazki-panel izango ditu eta berrogeita hamarreko eta laurogeiko hamarkaden bitartean sektoreak izandako bilakaera islatuko du. Gainera, bi pieza bikain ere izango dira: Jaguar E-Type bat eta 60ko hamarkadako Lambretta bat, Eibarren fabrikatua.

Alpineren 70. urteurrena
Jean Rédélék 1955ean sortutako Frantziako Alpine marka ezagunak ere bere 70. urteurrena ospatzeko espazio bat izango du. Gaursarekin lankidetzan, kirol-estiloko diseinuari eta oinordekotzari egingo dio omenaldia erakusketak, automobilgintzaren ikur bihurtu baitzen marka horri esker.

Erakusketen eremuan, bisitariek beren ibilgailuen bilakaera ikusteko aukera izango dute, 70eko hamarkadako A110 legendarioaren eta markaren modelorik berrienen arteko alderaketa egingo baita, besteak beste, A110 edo A290 modeloena.

Klasiko berriak
Berrikuntza gisa, Retroclásica Bilbaok “klasiko berriak” espazioa aurkeztuko du aurten. Ekimen horrek jarraipena izango du hurrengo edizioetan eta azoka zaleengana are gehiago hurbiltzea izango du xede.

Stand horretan 2025ean 30 urte betetzen dituzten ibilgailuak egongo dira, klasikoak izango baitira dagoeneko. Proposamen horrekin, ibilgailu historiekin mundu grinatsura sartzeko ongietorria emango dio azokak automobilen eta jabeen belaunaldi berriari.

Edizio honetako modelo protagonisten artean hauek egongo dira, besteak beste: BMW Z3, Mitsubishi Eclipse, Fiat Barchetta edo Citroën Saxo

BMW M3ren 40. urteurrena
Edizio honetako urteurren garrantzitsuen artean BMW M3 modeloaren 40. urteurrena izango da. Modelo hori mugarria izan zen kirol-ibilgailuen historian. Atzeko trakzioari, potentziaren eta dotoreziaren arteko orekari eta lehiaketetako arrakastarekin lotutako ibilbideari esker, erreferentea bihurtu da M3 modeloa motorzaleentzat.

Erakusketak hainbat belaunaldi enblematiko bilduko ditu, tartean BMW M3 E30, E46 eta E92 modeloak. Hala, ikur horrek hamarkadetan zehar izan duen bilakaera ikusi ahal izango da.

“De Lorenzo”: kotxe bat bakarra munduan
Eskaintza handiaren artean “de Lorenzo” izeneko prototipoa nabarmenduko da zalantzarik gabe. Kotxe hori bakarra da munduan eta diseinuaren eta ingeniaritza klasikoaren zaleak txundituko ditu.

Automobilgintzako ikono handietan dago inspiratuta eta historiako ibilgailurik onenen izpiritua eta artisautza-lan bikaina uztartzen ditu de Lorenzo autoak. Estetika erretrofuturista du eta karrozeriarik enblematikoenen dotorezia islatzen du, baina pertsonalitate propioa du. Gurpildun artelan bihurtzen du horrek.

Bihotz legendarioa du bere karrozeria ikusgarriaren azpian: Pegaso Pedralbesek eraman zuen motorra. Aukeraketa hori ez da kasualitatea, automobilgintzaren urrezko aroko bikaintasun mekanikoari egindako omenaldia baizik.

Porrot komertzialak
Edizio honetako proposamenik berezienetako bat Plentziaclassic espazioa izango da. Bere garaian arrakasta komertzialik izan ez zuten, baina gaur egunean bildumetako ale preziatuak diren motozikletak egongo dira bertan. Shifty 900, BMW K1, DKW Rotativa, Derbi Pirineos, Bultaco El Bandido, Bultaco Montadero, Lube Yack, Ossa Urbe, SWM T 320 Guanaco (Fournales esekidurarekin), Trans-AMA o Aprilia Motó modeloak egongo dira erakusketan besteak beste.

Torre Loizagak Rolls Royce Phantomen 100. Urterurrena ospatuko du
Retroclásica Bilbaoren hitzorduari leial eutsiz, Torre Loizaga Museoak Rolls-Royce Phantom legendarioaren ehungarren urteurrena ospatuko du bere standean. Museoa erreferentea da Rolls Royce-n bilduma bereziarengatik.

Kasu berezi honetarako, pieza berdingabe bat aurkeztuko du: Phantom I Springfield bat. Berriki Cartier Style et Luxe de Goodwood ospetsuan hartu zuen parte auto horrek, munduko autorik dotoreenen eta esklusiboenen erakusleiho berezian.

Bene-benetako lehiaketako motorra
Automóvil Club Valle de Menak lehiaketako autoen eta motozikleten hautaketarekin hartuko du parte eta racing espiritua izango duen espazioa sortuko du. Horrez gain, hiru hitzaldi/mahai-inguru antolatuko ditu 80ko hamarkadako Rally-ei buruz. Ezinbesteko hitzordua izango da motorzaleentzat.

Bestalde, Asociación de Vehículos Clásicos Mantraren standean, automobilgintzako harribitxi bat ikusi ahal izango dute zaleek: Aitor Zabaleta euskal pilotuaren Lola T298 BMW autoa. Zabaleta lau aldiz izan zen Espainiako Mendiko txapelduna (1995-1998). Zabaletak hamarkadetan zehar gidatu zuen makina ikusgarri hori lasterketa-auto bat baino gehiago da: motorraren historiako pieza bizia eta automobilgintza klasikoa definitzen duten talentuaren eta pasioaren sinboloa da.

Klasikoen aparkalekua
Klasikoen aparkalekua ekimenaren erakargarri nagusietakoa da. Bertan, antzinako ibilgailuen zaleak biltzen dira beren auto edo motorrak erakutsi, eta errestaurazio eta mantenuari buruzko aholkuak partekatzeko. Modelo zaharren bat baldin baduzu, erakusteko aukera ezin hobea izango duzu.

Zaleak haien ibilgailuekin etor daitezela sustatzeko, auto edo moto klasikoarekin sartzen bazara, deskontu berezia izango duzu sarreran eta eremuaren barruan aparkatu ahal izango duzu, berariaz mugatutako gune batean.

Une hauetan, ibilgailu historikoa 30 urteko antzinatasunean ezartzen da, baina ahalik eta zaletu gehien erakartzeko asmoz, pabiloi berezi bat prestatu dugu azaroaren 8an erabilgarri egongo dena.

Klasikoen aparkalekuari, prezioei edo sarrerei buruzko informazio gehiago behar izanez gero azokaren webgunea kontsultatu daiteke: www.eventosmotor.com.

Finkatutako ekitaldia
Motor klasikoen zaleentzako topaleku garrantzitsua da Retroclásica Bilbao, erakusketa historikoak, automobilen kultura eta komunitate-izaera berezia uztartzen baititu.


Kontzentrazioak

Larunbata:

  • Mitsubishi EVO (1. pabilioia)
  • Toyota Celica (1. pabilioia)
  • Club Over 300CV (1. pabilioia)

Igandea:

  • Euskadiko American Cars (3. pabilioia)


Egunak eta ordutegiak:

  • Ostirala 7: 16.00-20.00
  • Larunbata 8: 10.00-21.00
  • Igandea 9: 10.00-20.00

Sarrerak:

  • Sarrera orokorra: 10,00 € (egun bakarrerako baliagarria/pertsona). Leihatilan eta www.eventosmotor.com webgunean.
  • Ekitaldi osorako sarrera: 24 €/ pertsona (leihatilan soilik eskuragarri).
  • 10 urtera arteko haurrak doan.

Eskuragarri dauden deskontuak**

  • IBILGAILU KLASIKOAN BERTARATUTAKOAK: 7 € (sarrera indibiduala, ibilgailu bakoitzeko gehienez ere 2 lagunentzako deskontua). www.eventosmotor.com webgunean salgai. Kontsultatu klasikoen aparkalekuaren araudi osoa hemen: www.eventosmotor.com.
  • Elkarretaratzeak (antolakuntzarekiko aurretiko koordinazioa): 7,00 € (sarrera indibiduala, ibilgailu bakoitzeko gehienez ere 2 lagunentzako deskontua).** Deskontu ez metagarriak.