Milaka lagunek hartu dute parte asteburuan BEC-ek antolatu dituen proposamenetan

Barrutian, BioCultura Bilbao, Japan Weekend, Quevedoren kontzertua eta HABEko azterketak egin dituzte

Hiru egunez, Bilbao Exhibition Centrek era askotako lau ekitaldi jaso ditu: BioCultura Bilbao, produktu ekologikoen eta kontsumo arduratsuaren azoka; Japan Weekend, Japoniako kulturari buruzko azoka, Quevedoren kontzertua eta HABEren euskara-azterketak. Guztira, 38.500 lagun baino gehiago bildu dira bertan, BECek proposatutako ekitaldi horietako batean edo gehiagotan parte hartzeko gogoz.

Produktu ekologikoen eta kontsumo arduratsuaren azokak, BioCultura Bilbaok, atzo itxi zituen ateak berriro ere azoka hori egiteko aukera izan dutelako pozik. 140 enpresa eko-arduratsuk eta jasangarrik eta 10.000 bisitari inguruk hartu dute parte bertan. BioCulturaren seigarren edizio honetako ekintza aipagarrienetako batzuk hauek izan dira: Showcookinga, EcoEstÉtica showrooma, osasunarekin, ingurumenarekin, produkzio ekologikoarekin, energiarekin, ongizatearekin eta musikoterapiarekin lotutako eta gaur egun interes handia pizten duten beste gai batzuei buruzko hitzaldiak eta mahai-inguruak, eta MamaTerra gunea. Azken horretan, haurrek eduki didaktikoa izan duten eta oso sortzaileak izan diren tailerrez gozatzeko aukera izan dute.

Bestalde, manga, animea eta Japoniako kultura maite duten 8.500 pertsona inguru bildu ziren larunbat osoan XVI Japan Weekend Bilbao egitasmoan. Bertan, era askotako tailerrak, lehiaketak eta gonbidatuak izan ziren egun osoan. Cosplyarekin lotuta Europan egiten den ekitaldi nagusietako bat da eta otsailaren 24an itzuliko da BECera.

Bestalde, Quevedok larunbat gauean familiarekin edo lagunekin batera joandako 15.000 gazteren artean zirrara sortu zuen. Kanariarraren arrakasta handiez eta gehien entzuten den bere abestiaz, Quevedo: Bzrp Music Sessions, Vol. 52 izenekoaz, gozatzeko aukera izan zuten BECen. Amaitzeko, HABEren azterketek (BECen garrantzi espezifikoa du hitzorduak dagoeneko) 5.000 lagun inguru bildu zituzten, Euskarazko idatzizko probaren bigarren deialdira aurkeztu ziren bertaratu zirenak.

-ek idatzirik|2023-10-16T15:08:47+02:0016 de urria de 2023|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top