Bilbao Exhibition Centreko Konbentzioen Zentroan egingo dute World Bank Group’s-en (Mundu Bankua) Klimaren aldeko ekintzari buruzko nazioarteko konferentziaren 7. edizioa. Bi urtez bilera birtualak egin ostean, Inovate4Climate aurrez aurre egingo da maiatzaren 23tik 25era bitartean.

Gaur egungo testuingurua eta klimarekin lotutako ekintzak bere ibilbideari eustea bermatzeko beharra dela eta, I4C 2023ren gai nagusia izango da aldaketa arintzeko eta orain arte ikusi ez diren erritmoan eta eskalan egokitzapena errazteko inbertsioak eta ezarpena bizkortzea. Teknologia, prozesuak, tresnak eta baliabideak izango dira Mundu Bankuaren konferentzia honen gai nagusietako batzuk. Hain zuzen ere, konferentzia horiek irtenbide praktikoak nabarmendu izan ditu orain arte.

Hiru eguneko jardunaldia osoko saio batekin hasiko da eta, bertan, adituek gaur egungo gai garrantzitsuenak eta premiazkoenak azalduko dituzte. Aurtengo argudio nagusiak izango dira finantzaketa klimatikoa, karbonoaren merkatuak eta bidezko trantsizioa. Hitzaldietan, goi mailako adituek hartuko dute parte sektore eta industria ugari ordezkatuz. Haien helburua izango da partaideentzat inspirazio-iturri bihurtzea eta bertaratutakoak klima arloko neurri ausartagoak hartzera animatzea eta motibatzea.

Tailerren programa da I4C 2023 konferentziaren gai nagusia. Sektore publiko eta pribatuko entzute handiko erakundeek, gizarte zibilak eta mundu akademikoak antolatu dituzte tailerrak eta probatuta eta eskalan ezartzeko prest dauden irtenbide praktiko aitzindariak jarriko dituzte ikusgai. Azken edizio birtualean 50 tailer baino gehiago egin ziren eta horietan gobernuetako, enpresetako, finantza-erakundeetako eta gizarte zibileko 6.000 partaidek baino gehiagok hartu zuen parte.

Erakusketa eremuan, Marketplace izenekoan, 30 eragile inguru bilduko dira: gobernuak, nazioarteko erakundeak, NBE, GKEak, start-upen moduko enpresa ekologikoak, energia-enpresak, finantza-erakundeak edo fabrikatzaileak, besteak beste. Haiei esker, klima-ekimen berritzaileak erakusteko eta ideiak trukatzeko eta sinergiak sustatzeko aliatu posibleekin harremana izateko aukera egongo da.

Konferentziaren azken edizio presentziala maila goreneko ekimena izan zen eta oihartzun handia lortu zuen. Singapurren egin zen 2019an, eta 82 herrialdetako 1.200 ordezkari baino gehiago bildu zituen. Martxoan zabalduko da izen-ematea eta tokiak mugatuta egongo dira. Informazio gehiagorako: https://www.innovate4climate.com/.