Munduko abiazio-industria BEC-an biltzen da Routes Europe 2018 ekitaldian

Routes Europe, aire-konektibitateari buruzko Europako topaketa garrantzitsuena, Bilbao Exhibition Centre-era heltzen da apirilaren 22tik 24ra, urtero bezala abiazio-industriaren merkatu ezberdinen topaketa ospatzeko. Bertan aireportuen sektoreko adituak, hegazkin-konpainiak, turismo-agintaritzak eta bere eskualdeetara turismoa erakarri nahi duten tokiko erakundeak batuko dira.

Ekitaldirako hilabete eskasa falta delarik, foroan jada 1.200 hegaldi sektoreko eragin handiko profesional, 85 hegazkin-konpainia baino gehiago, 180 aireportu inguru, 50 turismo-agintaritza eta hogei bat goi mailako hizlari izena eman dute. Halaber, sektoreko eragin handiko profesionalen 5.000 bilera inguru antolatu dira aldez aurretik.

Jada, haien presentzia baieztatu dute zenbait hegazkin-konpainia handik, hala nola, British Airways, KLM, Lufthansa, SAS edo Iberia, orobat, koste baxuko hegazkin-konpainiek ere, adibidez, Norwegian, EasyJet edo Volotea. Gainera, Europatik kanpoko zenbait konpainia ere egongo dira, hala nola, Ipar Amerikako United Airlines, Fedex, Delta Airlines edo Air Asia.

Kongresu garrantzitsu honekin hiru egunetan Bilbo eta inguruetako hotel eta jatetxeak beteko dira eta Eusko Jaurlaritza – Basquetour, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta Bilboko aireportuaren lankidetzari esker antolatu da, Aena eta Bilbao Exhibition Centre-en eskutik.

www.routesonline.com

-ek idatzirik|2021-04-14T17:11:23+02:0020 de martxoa de 2018|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top