NAZIOARTEKO ESKAINTZA EXPOVACACIONES 2016

Beste alde batetik, azokan nazioarteko eskaintza zabala izango da, Kuba, Txina eta Dominikar Errepublika nabarmenduta. Halaber, Portugaleko hainbat eremu ere izango dira, esaterako, Porto e Norte, Lisboa, Portugaleko erdialdea eta Loule herria (Algarve), hala nola Andorrako Comu d´Encamp herria eta Frantziako hego-mendebaldeko, Islandiako, Argentinako, Txileko zein Alemaniako helmugak, azken hori “Berlin gidatua” izenekoaren bidez.

Dominikar Errepublikaren standean, bisitariek parada izango dute ezagutzeko, besteak beste, Santo Domingo, mundu berriko hiririk zaharrena eta Gizateriaren Ondarea, edo Samaná, hondartza birjinen eta natura basatiaren lurraldea. Gainera, larunbatean eta igandean, Ron Barceló dastatu ahal izango dute, eta artisau-osagai dominikarren zozketak ere izango dira.

Kubaren standean, mojito-dastaketak egingo dira, Ron Varaderok babestuta, musika eta dantza kubatar tradizionalekin girotuta. Ordezkaritzaren buru Kubako Enbaxadore Dulce María Sánchez izango da.

Islandiak Vestfirðir, Norðurland Vestra, Norðurland Eystra, Austurland eta Suðurland eskualdeak aurkeztuko dizkigu, herrialde nordikoan espezializaturiko Island Tours bidaia-agentziaren eskutik. Gainera, 900 €-an balioetsitako hegazkin-txartelen zozketa egingo da.

Andorraren standean, oinezko ibilbide turistikoak eta kulturalak sustatuko dira, eskualde hori ezagutzera emateko. 10 kamiseta ere zozkatuko dituzte standera hurbiltzen direnen artean.

-ek idatzirik|2016-05-04T16:50:53+02:003 de maiatza de 2016|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top